LANPOLTSAK 26/27: LHko IRAKASLEA – BIDEOJOKOEN GARAPENA ETA ERREALITATE BIRTUALA

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

LANAREN DESKRIPZIOA:

 

Pertsona hau bere espezialitateko irakasgaiak/moduluak emateaz arduratuko da eta horretarako jakintza teorikoez gain honako hau ere baloratuko da:

  • Irakasle esperientzia edota nerabeekin esperientzia eremu ez-formalean
  • Lan-esperientzia hautagaitza bakoitzak ematen duen espezializazioaren esparruan

*Lanpostu hau pertsona guztientzat zabalik dago. Lehentasuna emango zaie % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta duten pertsoen hautagaiei.

 

ESKAINTZEN DA:

 

Kontratazio baldintzak:

  • Iraupena: Ikasturte osorako edota ikasturtean zehar atera daitzekeen ordezkapenak egiteko
  • Lanaldia: Osoa edo partziala
  • Ordainsaria: Lan hitzarmen kolektiboaren araberakoa

Baldintzak

ESKATUTAKO BETEKIZUNAK:

 

Beharrezkoak diren ikasketak:

Arlo hauetako batean edo batzuetan espezializatutako ezagutzak:

  • Bideo-jokoen programazioa eta motorrak.
  • Diseinu grafikoa 2Dn eta 3Dn.
  • Sareko programazioa eta adimen artifiziala.
  • Errealitate birtuala eta errealitate areagotua.
  • Diseinu, kudeaketa, argitalpena eta produkzioa.

Baloragarria:

  • Irakasle Masterra/diploma edo baliokidea den titulua (KAP, Legean aurreikusitako aldez aurreko esperientziagatiko gaikuntza)
  • EGA titulua edo baliokidea
  • Beste hizkuntzetan titulua (ingelesa, alemaniera…)

Lan esperientzia – Baloragarria:

  • Irakasle esperientzia edota nerabeekin esperientzia eremu ez-formalean
  • Lan-esperientzia hautagaitza bakoitzak ematen duen espezializazioaren esparruan

Laburpena

Lekua: Gasteiz Araba

Enpresa: Fundación Diocesanas- Jesús Obrero Fundazioa. EGIBIDE

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

ESKAINITAKO LANPOSTUAREN KOPURUA:

 

Lanpostu kopurua: Zehaztu gabe

Lanpostu mota:

  • Ikasturte osorako
  • Ikasturtean zehar irtetzen diren ordezkapenak egiteko

Elkarrizketak noiz izango dira:

  • Maiatzaren bukaera aldera, egon daitezkeen lanpostu hutsak aurreikusteko, hautaketa-prozesuak eguneratu eta hasiko ditugu espezialitate guztietan.

Noiz dakizu hautatutako pertsona zaren?

  • Ikasturte osoko eskaintzak: ekainaren amaieran, maiatzean irekitako prozesuetako hautagairik onenei eskaintzen zaizkien lanpostu huts errealak ezagutzen dira, espezialitateka.
  • Ikasturtean zehar ordezkapenak egiteko eskaintzak: maiatzeko hautaketa-prozesuetako posturik onenetan geratu diren pertsonei eskaintzen zaizkie. Hautagairik ez badago, lanpostua betetzeko hautaketa-prozesu berria irekiko da. Lanpostu hori berriro argitaratuko da EGIBIDEko webgunearen bidez.

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

ESKAINITAKO LANPOSTUAREN KOPURUA:

 

Lanpostu kopurua: Zehaztu gabe

Lanpostu mota:

  • Ikasturte osorako
  • Ikasturtean zehar irtetzen diren ordezkapenak egiteko

Elkarrizketak noiz izango dira:

  • Maiatzaren bukaera aldera, egon daitezkeen lanpostu hutsak aurreikusteko, hautaketa-prozesuak eguneratu eta hasiko ditugu espezialitate guztietan.

Noiz dakizu hautatutako pertsona zaren?

  • Ikasturte osoko eskaintzak: ekainaren amaieran, maiatzean irekitako prozesuetako hautagairik onenei eskaintzen zaizkien lanpostu huts errealak ezagutzen dira, espezialitateka.
  • Ikasturtean zehar ordezkapenak egiteko eskaintzak: maiatzeko hautaketa-prozesuetako posturik onenetan geratu diren pertsonei eskaintzen zaizkie. Hautagairik ez badago, lanpostua betetzeko hautaketa-prozesu berria irekiko da. Lanpostu hori berriro argitaratuko da EGIBIDEko webgunearen bidez.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.