Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza
Eskaintzaren deskribapena:
Larramendi Ikastolako Kontratazio Batzordeak Lehen Hezkuntzan INGELESA emateko eta tutorea izateko irakasle baten kontratazioa egin behar du.
ESKAINTZEN DA:
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastolen lan hitzarmena.
- Eszedentzia bat ordezkatzeko behin behineko lan kontratua.
- Epea: 2026ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31 bitartean.
- Jardunaldi osoa.
- Lanpostua: Lehen Hezkuntza ingeles irakaslea eta tutorea.
GUTXIENEKO ESKAKIZUNAK:
- Lehen Hezkuntzan gradua atzerriko hizkuntzan espezialitatea aipamenarekin.
- Euskara: C1 edo baliokidea.
- LH Atzerriko hizkuntza: ingelesean gutxienez C1 titulazioa edo baliokidea.
KONTUTAN HARTUKO DA:
- EKI Proiektuaren ezagutza.
- Ikaskuntza kooperatiboaren ezagupen maila.
- Lan-taldean aritzeko gaitasuna.
- Ikastolen Elkarteko proiektuen ezagupen maila.
- Ikastola mugimenduarekin harremana.
Hautagaiek CV eta bertan aipatzen diren baremaziorako agiriak aurkeztu beharko dituzue ikastolako web guneko Gurekin lan egin atalaren bitartez, Gure eskaintzak atalean Lan eskaintza: Lehen Hezkuntza ingeles espezialista aukeratuz.
Epea: 2026ko ekainaren 9tik 16ra arte (biak barne).
Lan elkarrizketa: ekainaren 22-26 bitartean.
Lanean hasi, irailaren 1ean.
Lekua: Mungia Bizkaia
Enpresa: Larramendi Ikastola
Soldata: