Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza
Eskaintzaren deskribapena:
Musika Industriaren Elkartea (MIE) irabazi-asmorik gabeko elkartea da, euskal musikaren sektoreko enpresen interes profesional, laboral, sozial eta kulturalen alde lan egitea helburu duena. Zuzeneko ekoizpeneko, ekoizpen teknikoko eta ekoizpen diskografikoko berrogeita hamar enpresa baino gehiago biltzen ditu.
Erakundeak lan-deialdi bat ireki du elkarteko koordinatzaile bat kontratatzeko:
Lanpostuaren egin-beharrak:
MIEko Zuzendaritza Batzordearen gidaritzapean, honako eginkizun nagusi hauek izango ditu:
• Elkartearen barne-koordinazioa:
- Dokumentuen barne-kudeaketa
- Batzarrak, bilerak eta batzarra
- Enpresa bazkideentzako arreta
- Enpresa bazkide berriak bilatzea
• Komunikazioa:
- Elkartearen komunikazio-estrategia diseinatzea eta bere jardueren/eta zerbitzuen komunikazio-ekintzak definitzea
- Webgunea eguneratzea
- Sare sozialen kudeaketa
- Newsletter
• Kudeaketa ekonomikoa:
- Proiektuen eta zerbitzuen aurrekontuak egitea eta horien jarraipena egitea.
- Fakturak egin eta kudeatzea
• Proposamenak kudeatzea: jasotako proposamenak Zuzendaritza Batzordeari jakinaraztea eta lehen azterketa egitea.
• Ordezkaritza:
- Eragile publikoekiko eta pribatuekiko harremana
- Sektoreko foro espezializatuetan parte hartzea
• Aurrez aurreko arreta: antolatutako jardueretan egotea.
Nahitaezkoa:
• Euskal Herriko musika-sektoreari buruzko ezagutza zabalak izatea.
• Esperientzia kultura-proiektuen kudeaketan.
• Ofimatikako programen erabilera menderatzea.
• Euskara idatziz eta ahoz menderatzea.
• B1 gidabaimena eta ibilgailu propioa.
Baloratuko da:
• Komunikazio, harreman publiko eta/edo marketinaren arloko ikasketak amaitu izana.
• Arduratsua izatea eta antolatzeko eta lidergorako gaitasuna izatea.
• Elkartegintzan eskarmentua izatea.
• Teknologia berrietan esperientzia izatea.
• Ingelesa: B2 maila
• Frantsesa: B2 maila
Enpresa: Musika Industriaren Elkartea (MIE)
Lan mota:
Jardunaldi laburra
Soldata:
Zehaztu gabe
+ Info:
Epea: azaroak 10ean amaitzen da.
CV posta elektroniko honetara bidali behar da: idazkaritza@mieelkartea.eus
Abenduan lanean hastea aurreikusten da.