ordezkapena egiteko gizarte hezitzailea

Deskribapena

Arloa: Osasuna / Medikuntza / Gizarte Zerbitzuak

Eskaintzaren deskribapena:

LAN ESKAINTZA

 

Donostiako Udalaren baztertze sozialean edo arriskuan dauden pertsonentzako Harrera pisu eta Tutoretzapeko etxebizitzako Zerbitzuetako erabiltzaileekin esku hartze sozio-hezitzailea egiteko hezitzailea behar da.

FUNTZIOAK:

  • Arreta Pertsonalizatuko Planean adierazitako helburuak lortzeko jarduera sozio-hezitzaileak zehazten dituzten banakako programazioa idaztea.
  • Jarduera horiek bideratzeko erabiltzaileei gizarte- eta hezkuntza-laguntza ematea.: Instrumentala, emozionala, gaitasun sozialak eta harremanetakoak zita edota akonpainamendu bidez.

AZALPENA: Baja bat ordezkatzea ( 2-3 hilabeteko aurreikuspena).

LEKUA: Donostia

ORDEZKAPENAREN HASIERA DATA: 2026ko Otsailaren 2a

LAN ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 8:00-15:25 edo 11:35-19:00

Baldintzak

EZINBESTEKO ESKAKIZUNAK:

  • Gizarte hezkuntzako gradua
  • Euskarazko goi mailako gaitasuna izatea, C1 titulua

KONTUAN HARTU DIRA:

  • Gizarte baztertzea, oro har, eta etxebizitza baztertzearen esparruan lan esperientzia eta jakintza izatea.
  • Bazterkeria egoeren diagnosia egiteko tresnen eta errekurtsoen jakintza izatea.
  • Genero-indarkeriaren lan esparruan esperientzia eta teoria zein protokoloen jakintza izatea.
  • Haurren babesgabetasunari buruzko teoria esplikatzaileak, baliabideak eta protokoloak ezagutzea zein eremu honetan lan esperientzia izatea.

 

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Arrats

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: 30.000-35.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

CURRICULUMA BIDALTZEKO EPEA: azken eguna, urtarrilaren 21a.

CV bidaltzeko KONTAKTUA: mirenarrieta@arrats.org

 

Arrats

Data: 2026-Urt-15
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2026-Urt-22

Enpresaren izena: Arrats

Ez dago hautagairik