TABERNARAKO ZERBITZARIA ASTEBURUETARAKO

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

DURANGOKO ERROTA OSTATUAK TABERNARAKO ZERBITZARIA BEHAR DU ASTEBURUETARAKO [lan egonkorra; kontratu mugagabea]

Funtzioak:

  • TABERNA/KAFETEGIA > Tabernako zerbitzari-lanak egitea.
  • OSTATUKO BEZEROAK > Errota Ostatuko, aterpetxeko eta aterpetxe sozialeko erabiltzaileei arreta ematea.
  • OROKORRAK > eraikina irekitzea/ixtea, sartu-irtenak kontrolatzea, intzidentziak…

 

Eskaintzen da:

  • Asteburuetako lana: larunbat eta igandeetan.
  • 3 asteburukako txandak, segidan: asteburu bat goizez (07:00-15:00), hurrena arratsaldez (15:00-23:00) eta azkenekoa libre.
  • Lanaldi partziala (% 32,92).
  • Soldata: indarrean den Bizkaiko Ostalaritzako lan-hitzarmenean 4. kalifikazioari dagokiona.

Lanpostu honetarako aukeratuak izan ez arren, jasotako curriculum guztiek lan-poltsa osatuko dute aurrera begirako beharrizanak asetzeko.

 

 

Baldintzak

Bete beharreko baldintzak:

1. Euskara ezagutzea.

 

Baloratuko da:

1. Pertsona arduratsua izatea.

2. Antzeko lanetan eskarmentua izatea.

3. Ofimatikan ezagutza.

 

Laburpena

Enpresa: Ibaizabal Ikastola

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali eskabideak (curriculuma) errota@errotaostatua.eus helbidera irailaren 16a baino lehenago, OSTALARITZA erreferentziarekin.