Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza
Eskaintzaren deskribapena:
Euskampus Fundazioak ibilbide egiaztatua du eragile ugarirekin batera programa eta proiektu estrategikoak eta operatiboak garatzen eta ezartzen. Izan ere, unibertsitateekin, zentro teknologikoekin, ikerketa zentroekin, Eusko Jaurlaritzarekin, foru aldundiekin, Euskadi-Akitania Berria-Nafarroa Euroeskualdearekin eta beste erakunde askorekin aritu da halako lanetan. Gure proiektu guztietan balio jakin batzuk bultzatzen ditugu, esate baterako, benetako lankidetza, ko-lidergoa, elkarrekiko konfiantza, inklusitibatea, eskuzabaltasuna eta erantzukizuna, eta gure helburu nagusia erronka globalei erantzutea eta gizarte inpaktu eta balio gorena sortzea da. Euskampus Fundazioak Unibertsitatea+Enpresa+Gizartea lankidetza esparruan diseinatu eta garatzen dituen programen artean dago KSIgune, Euskadiko Kultura eta Sormen Industrientzako Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketa Klusterra. KSIgunek Euskadiko goi mailako hezkuntza zentroen eta kultura eta sormen sektoreetako eragileen arteko lankidetzan oinarritutako hezkuntza eta ikerketa proiektuen garapena sustatu eta errazten du.
Proiektuetako teknikariaren egitekoa
Unibertsitate zentroen eta enpresen arteko lankidetza proiektuak sustatu, prestatu eta gauzatzea, horien jarraipena egitea eta horiek ezagutzera ematea. Proiektuek finantzaketa jaso dezakete KSIgune Konexioak programaren bidez, baita hurrengo hiletan diseinatuko diren deialdien bidez ere. Eginkizun hori KSIgune ekimenaren esparruan eta Kultura eta Sormen Industrien (KSI) esparruan garatuko da, nagusiki, eta beste arlo batzuetara ere zabalduko da, Euskampus Fundazioko Unibertsitatea+Enpresa+Gizartea lankidetza proiektuen bilakaera kontuan hartuta.
Eginkizunak:
Hauek izango dira, besteak beste, Euskampus Fundazioko taldean sartuko den pertsonaren funtzioak eta zereginak:
-
Kultura eta sormen industrietako enpresen eta Euskadiko goi mailako eta unibertsitateko hezkuntzako erakundeen arteko lankidetza proiektuak diseinatzea eta gauzatzea.
-
KSIguneren deialdiak kudeatzea (deialdia diseinatu eta ezagutaraztea, kanpo ebaluazioa kudeatzea, lagundutako proiektu eta ekimenak martxan jartzen laguntzea eta horien emaitzak ezagutzera ematea).
-
KSIguneko kide diren erakundeekin eta proiektuak egiten laguntzen duten beste erakunde batzuekin zuzeneko harremana izatea.
-
Garatzen diren proiektuetarako aliantza estrategikoak bilatzea.
-
Azterlanak eta txostenak prestatzea (informazioaren eta datuen azterketak eta laburpenak).
-
Proiektua zabaltzeko bilerak, mintegiak, hitzaldiak eta abar antolatu eta egitea.
-
Garatutako jardueren tokiko eta nazioarteko komunikazioaz eta hedapenaz arduratzea.
-
Garatutako programak ebaluatzea.