Prestatzaile fisiko eta erreadaptadorea

Deskribapena

Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza

Eskaintzaren deskribapena:

Shelter Surf Gym-erako prestatzaile fisiko eta erreadaptadore baten bila gabiltza.

 

Lanpostuaren ezaugarriak:

 

  • Lanaldi partziala, lanaldi osoa izateko aukerarekin

  • Astelehenetik ostiralera, arratsaldez.

  • Lantalde gaztea eta hazteko aukera eskaintzen duena.

Egin beharrekoak:

  • Maila ezberdinetara egokitutako entrenamendu funtzionalak diseinatu eta gidatzea.

  • Lesioak dituzten pertsonentzat erreadaptazio-programak aplikatzea.

  • Hasierako balorazioak eta jarraipen pertsonalizatuak egitea.

  • Talde txikietako saioak dinamizatzea.

  • Zerbitzua etengabe hobetzeko ideiak proposatzea.

Baldintzak

  • Prestatzaile fisiko formakuntza eta esperientzia.

  • Hasiera: 2025eko irailak 1.

  • Lan presentziala, gure Zarauzko Shelter Surf zentroan.

  • Harremanetarako gaitasuna.

  • Lan-taldean aritzeko gaitasuna.

Laburpena

Lekua: Zarautz Gipuzkoa

Enpresa: SHELTER SURF

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Kurrikulumak aurkezteko: uztailaren 27a arte, info@shelter.surf

SHELTER SURF

Data: 2025-Uzt-17
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Urola Kosta
Udalerria: Zarautz

Eskaintza noizarte:
2025-Uzt-28

Enpresaren izena: SHELTER SURF

Ez dago hautagairik