Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura
Eskaintzaren deskribapena:
Bere 2023-2026ko bide-orriaren baitan, Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren transmisio estrategia bat obratzeko xedea badu, bi helburu nagusirekin: ipar Euskal Herriko ahal bezain bat jendek euskal kultura berena egin dezaten eta euskara ikasten dutenek kontestu bat eta zentzu bat eman diezaizkioten ikasten duten hizkuntzari.
Estrategia honen obratzeko, maila desberdinetako ekintzak eramanen dituen Transmisio arduradun bat xerkatzen du EKE-k.
Lehenik, Euskal kulturaren deskubritzeko eta bizitzeko ibilbide pedagogikoak sortu beharko ditu, eta horiei loturik eduki numeriko eta interaktibo erakargarriak asmatu.
Lan honen eramateko, elkarlan dinamika bat bultzatu beharko du partaide desberdinekin:
-
artista edo transmisio eragileekin, ibilbideak pentsatzeko, hezkuntza arloko eragileekin batera.
-
hizkuntza politikako eragileekin, euskara ikaste prozesuetan ibilbideak integratzeko.
-
mugaz gaindiko partaideekin, proiektuari Euskal Herri mailako dimentsio bat emateko.
Ondotik, ibilbide horiek hedatu eta kudeatu beharko ditu, ebaluaketa segurtatuz, publiko berriak bilatuz eta haientzat proposamena egokituz.
Azkenik, erakundeekilako harremanak landu beharko ditu, haien zuzenbide komuneko dispositiboekin bat egiteko.
Kontratua
-
Lan-kontratu mugatua, mugagabea bilaka daitekeena
-
Lan-tokia: Lota jauregia - Uztaritze. Bulegotik mugitzea eskatuko da elkartearen beharren arabera
-
Ordutegia: denbora osoko lanaldia, astean 35 oren