Arloa: Administrazio Publikoak / Lan eskaintza Publikoak / Obragintza Publikoa
Eskaintzaren deskribapena:
Urnietako Udalak pertsona bat behar du iraileko San Migel jaietan laguntzaile gisa aritzeko. Jai hauek irailaren 28tik urriaren 2ra bitartean ospatuko dira, baina aukeratutako pertsona aurrez hasiko da lanean.
Lan eskaintza honen lanaldia 5 ordukoa da egunean, uztailaren 27an hasita eta datorren urriaren 2ra arte. Dena den, jaietako egunetan prestasun osoa izan beharko du.
Lekua: Gipuzkoa
Enpresa: Urnietako Udala
Lan mota:
Egonaldi baterako
Soldata:
Zehaztu gabe
Kurrikulumak uztailaren 19tik, gaurtik, 21era bitartean jasoko dira. Horretarako, emailez bidali beharko dira sustapena@urnieta.eus helbidera.