KULTUR KUDEATZAILE BILA GAUDE!

Deskribapena

Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza

Eskaintzaren deskribapena:

Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Kultur ildoak KULTUR KUDEATZAILE gidaritzan arituko den pertsona baten bila dago

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak kultur ildorako kudeatzaile lanpostua eskaini du lanaldi osoan irailetik aurrera.

Pertsona horren funtzio nagusiak euskarazko kulturgintza proiektuen kudeaketaren gidaritza eta Faktoriako kultur-programazioaren dinamizazioa izango dira. Horrela, hazkuntza prozesuan dagoen ildo baten parte izateko aukera izango du, izaera ezberdinetako proiektuetan parte hartuta zein horiek gidatuta hasieratik bukaerara arte (diziplina arteko programazio zikloak, sormen egonaldiak, sorkuntza- bekak, bitartekaritza artistikoak, nazioateko laborategiak…). Proiektu guztiak aztergai gure webgunean: www.kulturfaktoria.eus / instagramean: @kultur.faktoria).
 
 
Funtzio nagusiak
 
  • Izaera kultura ezberdinetako proiektuen diseinua [erabiltzaileen azterketa, helburua, baliabideak, lan-kronograma, komunikazio-plana…], ekoizpena, jarraipena eta ebaluazioa. Ildoko plagintzaren kudeaketa jarraitua.  
  • Dirulaguntzak, funtzak eta bestelako finantzazio iturrien kudeaketa; dirulaguntzen bilaketa aktiboa eta abian dauden dirulaguntzen jarraipena eta kitapen prozesuaren gidaritza.
  • Ildoaren kudeaketa ekonomikoa egunean eramatea. Administrazio eta kudeaketaren arduradunak gainbegiratuta, alorreko aurrekontua  egin eta horri jarraipena egin.
  • Komunitatearen dinamizazioa Kultur ildoko beste arduradunarekin, bazkide eta erabiltzaileen lan taldea koordinatu. Sinergia izan dezakegun kultur eragileak indetifikatu eta lankidetzak proposatu.
  • Ildoaren eta ildoko ekintza desberdinen komunikazio ekintzak eta euskarriak diseinatu.
 

 

Eskaintzen da:

  • Kontratu mugagabea, 3 hilabeteko probaldiarekin.
  • 40 orduko lanaldia (jardun osoa).
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera.
  • Ordutegi malgua, lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera.
  • Hilabeteko soldata: Lanaldi osorako 1.740€ gordin (14 ordainsaritan).
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

 

Baldintzak

Eskatzen da

  • Kultur sorkuntza, programazioa, eta transmisioa sustatzeko gaitasunak.
  • Egitura parte-hartzaileetan eta talde lanean aritzeko gaitasuna eta esperientzia.
  • Dirulaguntzen kudeaketan esperientzia izatea edota ikasteko gogoa.
  • Kultur kudeaketan esperientzia izatea edota ikasteko gogoa.
  • Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Arteari eta kulturari buruzko ezagutzak.

Baloratuko da

 

  • Kulturgintzaren esparruko elkarte edo entitateetan aritu izana.
  • Lan-esperientzia parte hartze-egituren eta pertsonen dinamizazioan.
  • Sortzailea izatea.
  • Soinu eta argi teknikari aritzeko ezagutzak izatea.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.
  • Arteari eta kulturari buruzko ezagutza zabalak.
  • Aiaraldeako ekosistema kulturala ezagutzea.
 

Laburpena

Lekua: Laudio Araba

Enpresa: Aiaraldea Komunikazio Leihoa

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Lan-deialdi honetan interesa daukaten pertsonek abuztuaren 12a baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaraz idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira).

 
Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek 633 51 73 83 telefonora idazteko/deitzeko aukera izango dute.

Aiaraldea Komunikazio Leihoa

Data: 2024-Uzt-18
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Aiara
Udalerria: Laudio

Eskaintza noizarte:
2024-Abu-12

Enpresaren izena: Aiaraldea Komunikazio Leihoa

2 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa