Proiektu teknikaria

Deskribapena

Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza

Eskaintzaren deskribapena:

Sail arduradunaren gidaritzapean hurrengo funtzio nagusiak izango ditu:

  • Proiektuen ekoizpena: saileko lankideei laguntza ematea garatzen diren proiektu eta ekimen ezberdinen ekoizpenean eta ebaluazioan.
  • Aholkularitza zerbitzua: zerbitzuaren kudeaketan laguntzea.
  • Aurrez-aurreko arreta: antolatzen diren jardueretan egotea.
  • Proiektuen diseinua: proiektuen diseinuan laguntzea.
  • Benchmarking: musika sektorean berritzaileak eta eredugarriak izan daitezkeen beste proiektuen azterketa gauzatzea.
  • Komunikazioa: ekimenen komunikazio ekintzen aurre-lanketan laguntzea eta aurrez aurreko jardueretan sareak kudeatzea.
  • Erakundeko eguneroko beharretan era hura osatzen duten hainbat elkarteei laguntza ematea.

Lan-baldintzak

  • Kontratu mota: aldi baterako kontratua (urtebete-2026), 3 hilabeteko probaldiarekin. Jarraitzeko aukera egon daiteke.
  • Lanaldia: erdia (18,75 ordu astero/ 810 ordu urtean)
  • Soldata:  14.000 € – 17.000 € gordin urtean
  • Lan lekua: Euskal Herria. Formatu hibridoa: Telelana eta bulegoan . Beharren arabera lurraldetik bidaiatzeko prest egon behar da.

Baldintzak

Nahitaezkoa:

  • Musika, arte eta humanitateen, gizarte zientzien edota enpresa esparru arloan goi mailako edota unibertsitateko ikasketak amaituta izatea.  
  • Kultura-kudeaketan graduondoko ikasketak izatea
  • Kultura-proiektuen kudeaketan  edo ekitaldien ekoizpenean esperientzia izatea
  • Ofimatika programen erabilera menperatzea
  • Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)

Baloratuko da:

  • Euskal Herriko musika sektorearen eta kulturgintzaren inguruko ezagutza izatea.  
  • Arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea.
  • Elkartegintzan eskarmentua izatea
  • Proiektuekiko begirada estrategikoa, komunikazio abileziak edo finantza/administrazio eskumenak izatea
  • Teknologia berriekin eskarmentua izatea
  • Euskara: C2 maila izatea
  • Ingelesa: B2 maila izatea
  • Frantsesean B2 maila
  • B1 gidabaimena eta autoa izatea

Laburpena

Enpresa: EUSKAL HERRIKO MUSIKA BULEGOA ELKARTEA

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: 10.000-15.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Epea: abenduaren 15ean amaitzen da (barne)
  • CV e-posta honetara bidali: E-posta: administrazioa@musikabulegoa.eus
  • Urtarrilean zehar lan egiten hastea aurreikusten da.

EUSKAL HERRIKO MUSIKA BULEGOA ELKARTEA

Data: 2025-Aza-27

Eskaintza noizarte:
2025-Abe-15

Enpresaren izena: EUSKAL HERRIKO MUSIKA BULEGOA ELKARTEA

Ez dago hautagairik