Komunikazio teknikaria

Deskribapena

Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza

Eskaintzaren deskribapena:

Sail arduradunaren gidaritzapean hurrengo funtzio nagusiak izango ditu:

  • Saileko arduradunak gidatua, komunikazio eta marketin kanpainetan lanak diseinatzea eta burutzea.
  • Publizitate planean zehaztutako ekintzen kudeaketa.
  • Merkatu ikerketak burutzea.
  • Saileko arduradunak gidatua, komunikazio ekitaldi berezien eta ekintzen antolaketa
  • Bezero/erabiltzaile/bazkideekin harremana izatea eta haren esperientzien ikerketan laguntza ematea.
  • Diseinua: Erakundeko argitalpenen eta aurkezpenen diseinuan laguntzea
  • Erakundearen kanalen kudeaketa: webgunearen kudeaketarekin, blogekin eta sare sozialen kudeaketarekin lotutako lanak.
  • Eduki digitalak: eduki digitalen edizioarekin lotutako lanak gauzatu (testuak, bideo laburrak, infografiak, etab.).
  • Euskarri bisualetarako (banner, kartel, sare sozialetarako irudi...) material grafikoen proposamenetan laguntza ematea.
  • Dokumentazio lanak: argazki eta bideo biltegiaren kudeaketan eta artxiboko lanetan laguntzea.
  • Edukiak: Komunikazioan erabili beharreko euskarazko eta gaztelaniazko testuen zuzenketa edo itzulpenetan laguntzea.
  • Ebaluazioa eta jarraipena: sailean egiten den lanaren ebaluazioan laguntzea. Publizitate-kanpainetako KPI eta emaitzen jarraipenean parte hartzea. Clipping-aren jarraipena.
  • Erakundeko eguneroko beharretan era hura osatzen duten hainbat elkarteei laguntza ematea.

Lan-baldintzak

  • Kontratu mota: aldi baterako kontratua (urtebete-2026), 3 hilabeteko probaldiarekin. Jarraitzeko aukera egon daiteke.
  • Lanaldia: erdia (18,75 ordu astero/ 810 ordu urtean)
  • Soldata:  14.000 € – 17.000 € gordin urtean
  • Lan lekua: Euskal Herria. Formatu hibridoa: Telelana eta bulegoan . Beharren arabera lurraldetik bidaiatzeko prest egon behar da.

Baldintzak

Nahitaezkoa:

  • Komunikazioen edo  ikus-entzunezkoen arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea.  
  • Kultura proiektuen edo erakundeen komunikazio arloan esperientzia izatea
  • Ofimatika programen erabilera menperatzea
  • Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)

Baloratuko da:

  • Euskal Herriko musika sektorearen eta kulturgintzaren inguruko ezagutza izatea.  
  • Arduratsua izatea, autonomoa, antolatzeko eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea.
  • Elkartegintzan eskarmentua izatea
  • Diseinu programen erabilera (Canva, Photoshop.Ilustrator…)
  • Teknologia berriekin eskarmentua izatea
  • Euskara: C2 maila izatea
  • Ingelesa: B2 maila izatea
  • Frantsesean B2 maila
  • B1 gidabaimena eta autoa izatea

Laburpena

Enpresa: EUSKAL HERRIKO MUSIKA BULEGOA ELKARTEA

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: 10.000-15.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Epea: abenduaren 15ean amaitzen da (barne)
  • CV e-posta honetara bidali: E-posta: administrazioa@musikabulegoa.eus
  • Urtarrilean zehar lan egiten hastea aurreikusten da.

EUSKAL HERRIKO MUSIKA BULEGOA ELKARTEA

Data: 2025-Aza-27

Eskaintza noizarte:
2025-Abe-15

Enpresaren izena: EUSKAL HERRIKO MUSIKA BULEGOA ELKARTEA

Ez dago hautagairik