HAUTAKETA PROZESUA
Eskabideak eta curriculumak aztertu ondoren, lanpostuaren betekizunak ondoen betetzen dituzten hautagaiei elkarrizketa edota ariketa praktikoa egingo dizkiegu. Horretarako, hautagai horiei telefonoz edota posta elektronikoz jakinaraziko zaie elkarrizketa noiz eta non egin behar duten.
Honako alderdiak baloratuko ditugu:
-
Elkarteetako koordinatzaile gisa izandako lan esperientzia.
-
Kirol, aisialdi edo irabazi asmorik gabeko antzeko elkarteetan izandako lan esperientzia.
-
Kirol, aisialdi edota arlo sozialeko prestakuntza (begirale, entrenatzaile eta antzeko titulu eta ikasketak).
-
Lan baldintzen bateragarritasuna.
-
Astigarraga herria eta Astigarragako Herri Eskolaren ezagutza
AURKEZTU BEHAR DIREN DOKUMENTUAK
Hautaketa prozesuan parte hartzeko Curriculuma aurkeztu behar da honako datu hauek adierazita:
-
Kontakturako datuak
-
Ikasketak eta ikastaroak (zentroa / data / ordu kopurua)
-
Lan experientzia, lan postuaren eginkizunekin zerikusia duena
-
Bestelakoak: lanpostua egoki burutzeko zure ustez dituzun bestelako esperientzak, ikasketa eta ezaugarriak…
Eskabidea eta gainerako dokumentuak bidali behar dira posta elektronikoz, helbide honetara:
CV
ahekoordinatzaile@gmail.com
Epea: 2024/12/31