Aiaraldea Ekintzen Faktoria kultur kudeatzaile baten bila dago

Deskribapena

Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza

Eskaintzaren deskribapena:

Lan-deialdi honetan interesa daukaten pertsonek abuztuaren 12a baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera. 

Aiaraldea Ekintzen Faktoria, irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko erabiltzaileen eta langileen kooperatiba integral bat da (Euskararen normalizazioa, Komunikazioa, Elikadura Burujabetza, Hezkuntza eta Aisialdia, Feminismoa, Ekonomia Sozial Eraldatzailea, Kultur-sorkuntza, Identitate Komunitarioa…).

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak kultur ildorako kudeatzaile lanpostua eskaini du lanaldi osoan irailetik aurrera.

Pertsona horren funtzio nagusiak euskarazko kulturgintza proiektuen kudeaketaren gidaritza eta Faktoriako kultur-programazioaren dinamizazioa izango dira. Horrela, hazkuntza prozesuan dagoen ildo baten parte izateko aukera izango du, izaera ezberdinetako proiektuetan parte hartuz zein horiek gidatuz hasieratik bukaerara arte (diziplina arteko arte zikloaksormen egonaldiaksorkuntza-bekakbitartekaritza artistikoaknazioateko laborategiak…). Proiektu guztiak aztergai gure webgunean: www.kulturfaktoria.eus / instagramean: @kultur.faktoria).

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 633 51 73 83 telefono zenbakira deitu dezakete (erdaraz idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira). 

 

Baldintzak

Eskaintzen da
  • Kontratu mugagabea, 3 hilabeteko probaldiarekin.
  • 40 orduko lanaldia (jardun osoa). 
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera. 
  • Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera.
  • Ordutegi malgua, lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera.
  • Hilabeteko soldata: Lanaldi osorako 1.740€ gordin (14 ordainsaritan).
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da. 
Funtzio nagusiak
  • Izaera kultura ezberdinetako proiektuen diseinua (erabiltzaileen azterketa, helburua, baliabideak, lan-kronograma, komunikazio-plana…), ekoizpena, jarraipena eta ebaluazioa. Ildoko plagintzaren kudeaketa jarraitua.
  • Dirulaguntzak, funtzak eta bestelako finantzazio iturrien kudeaketa; dirulaguntzen bilaketa aktiboa eta abian dauden dirulaguntzen jarraipena eta kitapen prozesuaren gidaritza.
  • Ildoaren kudeaketa ekonomikoa egunean eramatea. Administrazio eta kudeaketaren arduradunak gainbegiratuta, alorreko aurrekontua egin eta horri jarraipena egin.
  • Komunitatearen dinamizazioa Kultur ildoko beste arduradunarekin, bazkide eta erabiltzaileen lan taldea koordinatu. Sinergia izan dezakegun kultur eragileak identifikatu eta lankidetzak proposatu.
  • Ildoaren eta ildoko ekintza desberdinen komunikazio ekintzak eta euskarriak diseinatu. 
Eskatzen da
  • Kultur sorkuntza, programazioa, eta transmisioa sustatzeko gaitasunak. 
  • Egitura parte-hartzaileetan eta talde lanean aritzeko gaitasuna eta esperientzia.
  • Dirulaguntzen kudeaketan esperientzia izatea edota ikasteko gogoa.
  • Kultur kudeaketan esperientzia izatea edota ikasteko gogoa.
  • Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Arteari eta kulturari buruzko ezagutzak. 
Baloratuko da 
  • Kulturgintzaren esparruko elkarte edo entitateetan aritu izana. 
  • Lan-esperientzia parte hartze-egituren eta pertsonen dinamizazioan. 
  • Sortzailea izatea. 
  • Soinu eta argi teknikari aritzeko ezagutzak izatea. 
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea. 
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea. 
  • Arteari eta kulturari buruzko ezagutza zabalak. 
  • Aiaraldeako ekosistema kulturala ezagutzea. 
 

Laburpena

Lekua: Laudio Araba

Enpresa: AIARALDEA KOOP ELK

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izen-ematea
Lan-deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, abuztuaren12a baino lehen honako hauek bidali beharko dituzte lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera: 
 
  • Curriculuma. 
  • Aurkezpen gutuna.
  • Hautaproba eta elkarrizketa

 

Lan deialdia ebazteko kronologia
  • Uztailak 18: Lan-deialdiaren zabalpena.
  • Abuztuak 12: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
  • Abuztuak 12-14: Jasotako hautagaitzen azterketa.
  • Abuztuak 19-28: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak.
  • Abuztuak 29-30 Ebazpena.
  • Irailak 2-6: Lan inkorporazioa. 

AIARALDEA KOOP ELK

Data: 2024-Uzt-26
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Aiara
Udalerria: Laudio

Eskaintza noizarte:
2024-Abu-12

Enpresaren izena: AIARALDEA KOOP ELK

Ez dago hautagairik