Bai Euskarari Elkarteak bere lantaldea osatu behar du, amatasun baimen bat ordezkatzeko

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Hasiera batean, lankide baten amatasun baimena ordezkatzeko, 2023ko martxora bitartean. Ondoren, lantaldean segitzeko aukerarekin.

Bai Euskarari Elkarteak bere proiektuak garatzeko pertsona bat behar du. Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketan eta sustapen lanean eta, era berean, Elkartearen gainerako proiektuetan ere parte hartuko du.

Bai Euskarari Elkartea:

Bai Euskarari Elkartearen xedea da alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. 

Info +: www.baieuskarari.eus

 

Lan baldintzak:

  • Lan kontratua, jardun osoan.
  • Lantokia: Andoain/ Gasteiz.
  • Lanean hastea berehalakoa izango da.
  • Lanean hasi aurretik, formazioa eskainiko da.

 

 

Baldintzak

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Lizentziatua edo graduatua izatea.
  • Hizkuntza plangintzan eta kudeaketan esperientzia izatea. Eskarmentua izatea antzeko lanetan.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.
  • Lana antolatzeko gaitasuna, izaera planifikatua eta dinamikoa.
  • Komunikazio gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak eta antzekoak.
  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Komunikazio eta kudeaketa tresnak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
  • Hizkuntzak ezagutzea.
  • Gida baimena eta autoa behar dira.

 

Laburpena

Enpresa: Bai Euskarari Elkartea

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa prozesua www.lansarean.eus lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak Lansarean lan-atarira bertara igo beharko dira, 2022ko maiatzaren 31ren aurretik.

Probetara aurkezteko aukeratutakoekin bakarrik jarriko gara harremanetan. Lan-poltsa osatuko da.