Bai Euskarari Elkarteak Ipar Euskal Herrirako Teknikaria behar du

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Bai Euskarari Elkarteak Ipar Euskal Herrian Bai Euskarari Ziurtagiriaren sustapen lanean aritzeko TEKNIKARIA behar du. Era berean, Elkartearen gainerako proiektuetan ere lagunduko du.

  • Egun osoko lanpostua.
  • Orain hastekoa eta urte baterako. Luzatzeko aukerarekin.

Baldintzak

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Euskara eta frantsesa ongi menperatzea.
  • Lana antolatzeko gaitasuna, izaera planifikatua eta dinamikoa.
  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Komunikazio gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak eta antzekoak. Izaera komertziala.
  • Talde lanetan aritzeko gaitasuna.
  • Antzeko lanetan aritu izana.
  • Gida baimena eta autoa behar dira.

Laburpena

Lekua: Baiona Lapurdi

Enpresa: Bai Euskarari Elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Hautaketa prozesua www.lansarean.eus lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak Lansarean lan-atarira bertara igo beharko dira, 2019ko uztailaren 12aren aurretik.
  • Probetara aurkezteko aukeratutakoekin bakarrik jarriko gara harremanetan. Lan-poltsa osatuko da.
  • Ahal izanez gero, formazioa uztailean emango da. Lanean hastea berehalakoa izango da.

Bai Euskarari Elkartea

Data: 2019-Eka-27
Herrialdea: Lapurdi
Eskualdea: BAB
Udalerria: Baiona

Eskaintza noizarte:
2019-Uzt-12

Enpresaren izena: Bai Euskarari Elkartea

8 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa