Arloa: Aholkularitzak / Gestoriak / Azterketak
Eskaintzaren deskribapena:
B.L.E elkarteak, Iparraldean, biologikoa, tokikoa, autonomoa eta ekonomoa den laborantza baten alde lan egiten du (CIVAM bat da). 1993an sortua, 350 kide eta 8 langile batzen ditu
BLE elkarteak, Aministrazio Kontseiluaren ardurapean izanen den koordinatzaile bat xerkatzen du, ekintza hauen segurtatzeko :
Elkartearen bizitza dinamizatu : kidegotza kanpainak, biltzar nagusien antolaketa, Administrazio Kontseiluak,
Langile taldearen eta partaidetzen koordinaketa : eginkizunen banaketa, egutegiak, aktibitatearen jaraipena
Finantzabideak : buxetaren kudeaketa, diru laguntza dozierren negoziaketak eta pausatzeak, gastu eta diru sartzeen kudeaketa, diruzain eta kontulariaren laguntzarekin.
BLEk sortzen duen dokumentazio teknikoaren kapitalizatzea
ordezkaritza instituzionala (kolektibitate publikoak, prentsa, sareak) adminiztrazaileekin
Laborantza biologiko sektorea hunkitzen duten laborantza, elikadura eta lurraldeko politikoen jarraipena, kideen informatzeko, etxaldeen eskubideak defenditzeko eta etxaldeen proiektuak laguntzeko
PERFILA :
Entzuteko , harremanetarako eta taldean lan egiteko gaitasuna,
Mobilizatzeko eta argudiatzeko gaitasuna
Talde-animazioa, proiektu kolektiboak bultzatzen laguntzea, erabakiak hartzen laguntzea.
Elkarte proiektu baten dinamizazioa, autonomiarako eta iniziatibak hartzeko gaitasunak
Proiektu et finantza ingeniaritza
Euskara eta frantsesa menperatzea ezinbestekoa
BALDINTZAK:
Denbora osoko Urte bateko kontratu mugatubat, Muga gabekoa bilakatu dezakena.
Hilabete saria : norberaren perfilan eta FNAB oinarrian oinarritua.
Lan egoitza : Izura - Azme. Maiz Euskal Herri osoan joan-etorriak, Parise eta Akitania Berrian noiz behinka. B gidabaimena beharrezkoa. Laneko autoa beste langileekin partekatua.
Lekua: Izura-Azme Nafarroa Behera
Enpresa: Biharko Lurraren Elkartea
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
30.000-35.000
Lana 2025 urtea hastapenetik goiti has daiteke. Lan-elkarrizketak 2025ko urtarrilaren 13ko astean.
Interesatua izanez gero, zuen CV eta motibazio gutuna 2025ko urtarrilaren 3a aintzin igorri :
Biharko Lurraren Elkartea – Haize Berri – 64120 IZURA helbidera,
edo mailez ble-arrapitz@wanadoo.fr helbidera.
Lana 2025 urtea hastapenetik goiti has daiteke. Lan-elkarrizketak 2025ko urtarrilaren 13ko astean.
Interesatua izanez gero, zuen CV eta motibazio gutuna 2025ko urtarrilaren 3a aintzin igorri :
Biharko Lurraren Elkartea – Haize Berri – 64120 IZURA helbidera,
edo mailez ble-arrapitz@wanadoo.fr helbidera.