EMUN Aholkularitzak hizkuntza zerbitzuetako lan poltsa osatu nahi du

Deskribapena

Arloa: Aholkularitzak / Gestoriak / Azterketak

Eskaintzaren deskribapena:

EMUN Aholkularitzak hizkuntza zerbitzuetan lan egiteko aholkulari berrien lan-poltsa osatu nahi du. 

*Euskara planak, euskara formazioa, sentsibilizazioa eta hausnarketa saioak…Beste ezagutza arloetako ezagutza eta esperientzia ere baloratuko da: genero berdintasuna, partaidetza, gizarte erantzukizuna, berrikuntza soziala…

Bidali mesedez zure curriculuma atari honetan sartuta: https://www.emun.eus/gurekin-lan-egin/

Lantalde euskaldun eta eraldatzailean lan egiteko aukera eskaintzen dizugu.

 

Azken eguna: maiatza 17

 

Baldintzak

 

Eskaintzen dugu:

  • Profil anitzeko lantalde euskaldun eta eraldatzailean lan egiteko aukera.
  • Etengabeko garapen pertsonal eta profesionala.
  • Lan-ordutegi malgua eta etxetik lan egiteko aukera.

Bete beharrekoak:

  • Unibertsitate ikasketak
  • Euskara maila altua (gutxienez EGA edo baliokidea).
  • Dagokion arloko prozesuak diseinatu, garatu eta gidatzen esperientzia izatea
  • Taldeak gidatzeko eta dinamizatzeko gaitasuna izatea.
  • Proiektuen kudeaketan esperientzia  izatea
  • Gidabaimena izatea (B1).

Baloratuko da:

  • Hizkuntzak ezagutzea
  • EHU-ren “Hizkuntzen Kudeaketa” unibertsitate masterra edo “HIZNET” graduondokoa.
  • Arlo hauetakoren batean masterra edo baliokidea izatea: emakumeen eta gizonen berdintasuna, parte hartzea, kultura, aniztasuna.
  • Erantzukizun sozialaren esparruan esperientzia izatea.
  • Komunikaziorako eta harremanetarako gaitasuna izatea.

 

Laburpena

Enpresa: EMUN

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali mesedez zure curriculuma atari honetan sartuta: https://www.emun.eus/gurekin-lan-egin/

​Azken eguna: maiatza 17