PARTAIDETZA- ETA ERALDAKETA-PROZESUETAN ARITZEKO AHOLKULARIA

Deskribapena

Arloa: Aholkularitzak / Gestoriak / Azterketak

Eskaintzaren deskribapena:

PARTAIDETZA- ETA ERALDAKETA-PROZESUETAN ARITZEKO AHOLKULARIA

Euskal gizartearen erronkei aurre egiteko aholkularitza eskaintzen dugu, batez ere alor hauetan: euskararen normalizazioa, gizon eta emakumeen berdintasuna eta herritarren partaidetza; baita beste erronka batzuekin zerikusia duten berrikuntza sozialeko proiektuetan ere. Hain zuzen, herritarren partaidetza eta eraldaketa komunitarioan aholkularitza teknikoa eta metodologikoa eskaintzeko lantaldean aritzeko teknikaria behar dugu.

 

 

Baldintzak

- Unibertsitate-titulua.

- Euskara-maila handia: gutxienez C1 mailako agiria izatea.

- Gidabaimena.

- Partaidetzako eta eraldaketa sozialarekin lotutako prozesuetan esperientzia izatea.

 

Zer baloratuko den:

-           Partaidetza- eta berrikuntza-prozesuetan esperientzia edo graduondokoa izatea.

-           Metodologia berrien aplikazioan esperientzia edo ezagutza izatea.

-           Fazilitazioan formazioa izatea.

-           Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea.

-           Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko gaitasuna izatea.

-           Taldeak dinamizatzeko eta gidatzeko gaitasuna izatea.

-           Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.

 

Laburpena

Lekua: Usurbil Gipuzkoa

Enpresa: ELHUYAR_

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus.

Epea: 2024ko urriaren 14a

 

ELHUYAR_

Data: 2024-Urr-01
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Usurbil

Eskaintza noizarte:
2024-Urr-14

Enpresaren izena: ELHUYAR_

Ez dago hautagairik