Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura
Eskaintzaren deskribapena:
Euskal gizartearen erronkei aurre egiteko aholkularitza eskaintzen dugu, batez ere alor hauetan: euskararen normalizazioa, gizon eta emakumeen berdintasuna eta herritarren partaidetza; baita beste erronka batzuekin zerikusia duten berrikuntza sozialeko proiektuetan ere. Hain zuzen, lantaldea osatu nahi dugu erakunde publikoei zein pribatuei aholkularitza teknikoa eta metodologikoa eskaintzeko euskararen alorrean.
Zer eskaintzen den:
- Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
- Lanaldi osoa.
- Usurbilgo bulegotik lan egitea.
- Lan-ordutegi malgua eta lan presentziala eta telelana uztartzeko aukera.
- Etengabeko garapen profesionala.
Zer eskatzen den:
- Unibertsitate-titulua.
- Euskara-maila handia: gutxienez C1 mailako agiria izatea.
- Gidabaimena.
- Hizkuntza-plangintzaren inguruko ezagutza izatea eta esperientzia izatea arlo horretan.
Zer baloratuko den:
- Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea.
- Eraldaketa sozialarekin lotutako prozesuetan esperientzia izatea.
- Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko gaitasuna izatea.
- Taldeak dinamizatzeko eta gidatzeko gaitasuna izatea.
- Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.
Lekua: Usurbil Gipuzkoa
Enpresa: ELHUYAR_
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
Bidali zure CVa helbide honetara: aholkularitza@elhuyar.eus.
Epea: urtarrilaren 26a
Lan-proba egiteko eguna: otsailaren 6a, arratsaldez (hautatuei baino ez diegu deituko)
Bidali zure CVa helbide honetara: aholkularitza@elhuyar.eus.
Epea: urtarrilaren 26a
Lan-proba egiteko eguna: otsailaren 6a, arratsaldez (hautatuei baino ez diegu deituko)