Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza
Eskaintzaren deskribapena:
Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) kultur kudeaketan eta ekonomia-administrazioan esperientzia eta motibazioa duen pertsona baten bila ari da. Hautagaia 2025eko proiektuen plan estrategiko eta ekonomikoaz arduratuko da, koordinazioaz eta dinamizazioaz arduratzen den lantaldearekin batera.
XEHETASUNAK
Kontratua: 2025eko otsailaren 17tik 2025eko abuztuaren 17ra (sei hilabete), bi urtez luzatzeko asmoarekin.
Lan mota: Lanaldi erdia (20 ordu astean).
Soldata: 1280€ gordin (kontratu motaren araberakoa).
Ordutegia: malgua, lan taldearekin adostua.
EGINKIZUNAK
Ekonomia kudeaketa:
- Ordainketak eta fakturazioa kudeatu
- Gastuak kontrolatu eta erregistro-taula eguneratua mantendu
- Asesorearekin harremana izan, elkarteari dagozkion zerga-aurkezpenak egiteko.
Dirulaguntzen kudeaketa:
- Elkartea finantzatzeko diru-iturriak bilatu eta eskatu
- Dirulaguntza eskaera txostenak prestatu
- Dirulaguntzen justifikazio memoriak idatzi eta aurkeztu.
EHAZEren lan taldearen parte izan:
- Ohiko bilerak egin
- Elkartearen egoera eta proiektuak ezagutu eta plan estrategikoak garatu
- Ekartearen egoera ekonomikoa aztertu eta aurkeztu.
Ezinbesteko baldintzak:
- Kultur kudeaketan eskarmentua izatea.
- Proiektuak formulatu, aurkeztu eta zuritzeko gai izatea.
- Euskara maila ona izatea ahoz zein idatziz.
- Antolaketa, proaktibotasuna eta talde-lanean trebetasunak izatea.
- EHAZEren helburuekin bat egitea eta konpromisoa izatea.
Baloratuko dena:
- Antzerkiarekiko interesa.
- EHAZEren funtzionamendua eta historia ezagutza.
- Kultur kudeaketa arloko ikasketak izatea.
- EHAZEko bazkide izatea edota egitasmoren batean partaidetza.
Lekua: Oiartzun Gipuzkoa
Enpresa: Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE)
Lan mota:
Jardunaldi laburra
Soldata:
15.000-20.000
Curriculumak jasotzeko epea otsailaren 14a
Lanposturako pertsonaren hautaketa EHAZEko zuzendaritzak egingo du
Curriculumak bidaltzeko helbidea: ehazeantzerkizale@gmail.com
Curriculumak jasotzeko epea otsailaren 14a
Lanposturako pertsonaren hautaketa EHAZEko zuzendaritzak egingo du
Curriculumak bidaltzeko helbidea: ehazeantzerkizale@gmail.com