Ipar Euskal Herriko Euskaraldiko komunikazio teknikaria

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Lanaldi erdiko lanpostua estali nahi da, Ipar Euskal Herriko Euskaraldiko komunikazio teknikari gisa, 2022ko ekainean hasi eta abenduaren 31 bitarte. Ipar Euskal Herriko komunikazio eta ekitaldien antolaketako funtzioak bere ardurapekoak izango dira. 

Ipar Euskal Herrian bi langilez osatutako lantaldea izango da, instituzio publiko eta euskalgintza sozialeko eragileekin elkarlanean. Euskal Herri mailan Topagunea elkarteko lankideekin sare batean lan egingo dute.

 

Baldintzak

Lanposturako oinarrizko eskakizunak

  • Komunikazio ikasketak edo komunikazio lanetan esperientzia
  • Ekitaldien produkzioan esperientzia
  • Sareko tresnen ezagutza eta erabiltzaile izatea
  • Euskaraldia eta Euskaltzaleen Mugimendua ezagutzea
  • Euskara eta frantsesa ahoz zein idatziz ongi menperatzea
  • Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna
  • Gida baimena eta autoa
  • Ipar Euskal Herria ongi ezagutzea

 

Baloratuko da

  • Soziolinguistikari buruzko eta hizkuntza plangintzari buruzko ezagutza eta eskarmentua
  • Kudeaketarako gaitasuna
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna
  • Teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna
  • Ofimatika programak eta teknologia berriak ongi ezagutzea

 

Eskaintzen da

  • Lanaldi erdiko lanpostu bat, abenduaren 31ra arteko kontratuarekin.

 

Laburpena

Lekua: Lapurdi

Enpresa: Euskaltzaleen Topagunea

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak eta motibazio gutunak, Lansarean webgunearen bidez edo posta elektronikoz bidali behar dira: mikel@topagunea.eus helbidera. Epemuga: ekainak 19