GIDARIA ETA MATERIAL ARDURADUNA - EuskarAbentura Espedizioa 2024

Deskribapena

Arloa: Elkarteak / Aisialdia

Eskaintzaren deskribapena:

EuskarAbentura Elkartea, 2024ko espedizioari begira, GIDARIA ETA MATERIAL ARDURADUN bila dabil!
Zer da EuskarAbentura? Bisitatu gure webgunea: https://euskarabentura.eus/eu/zer-da-euskarabentura/
 

ESKAINTZA:

Kontratua:

Hilabetekoa: 2024ko uztailaren 1etik 31ra

Hamabost egunekoa: uztailaren 1etik 15era / 16tik 31ra

*Hilabete osorako datozen hautagaiak lehenestuko dira.

Soldata:

Hilabetekoa: 1.500€ gordin

Hamabost egunekoa: 750€ gordin

 

Baldintzak

ZEREGINAK:

Ibilgailuen (furgonetak) ardura: mantenua, garbiketa, gasolina...

Suertatzen diren bidai behar guztiei erantzun: etapa egin edo amaitu ezin duten gazteak jaso eta etapa amaierara eraman

Etapak egiten dagoen lan taldearekin koordinatu ibilbideko puntu ezberdinetara ura eta jatekoa gerturatzeko

Zamalanak: egunero motxilak kargatu/deskargatu, materiaalren ordena mantendu

Materialaren kudeaketa: falta denean erosi, kontrola eraman

Herri bakoitzeko azpiegitura/espazioaren kudeaketa, materiala

EZINBESTEKO BALDINTZAK:

Euskaraz jariotasunez hitz egitea

Gutxienez B gidabaimena izatea. Bestelakorik izatekotan, zehaztu.

Disponibilidadea: uztailaren 1etik 15era edo uztailaren 16tik 31ra

Ekainaren 7-9ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da

 

Laburpena

Enpresa: EuskarAbentura

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO:
 
Honako galdetegi hau bete: https://euskarabentura.eus/eu/parte-hartu/gurekin-lan-egin/
 
Bertan zuen datuak, CVa eta aurkezpen bideo edo motibazio gutuna erantsi!