Arloa: Elkarteak / Aisialdia
Eskaintzaren deskribapena:
Ttakun Kultur Elkartea hezkuntza eta aisialdi proiektuetan lanean aritzeko koordinatzaile bila ari da. Lanlekua Oarsoaldea eskualdea izango du eta lanaldia irailean hasiko da.
Lan postuaren ezaugarriak honako hauek dira:
* Oarsoaldean errotutako hezkuntza eta aisialdiko proiektuetako koordinazioa.
* Lanaldia: lanaldi erdia irailetik uztailera (luzagarria)
Bete beharreko ezinbesteko baldintzak honako hauek dira:
* Euskara: C1a edo maila altua.
* Aisialdian lan-esperientzia.
Kontutan izango ditugu honako ezaugarri hauek:
* Oarsoaldeko euskalgintzan edota herrigintzan esperientzia.
* Donostialdea mailako lan desplazamentuetarako autonomia.
Lekua: Gipuzkoa
Enpresa: Ttakun Kultur Elkartea
Lan mota:
Jardunaldi laburra
Soldata:
20.000-25.000
Interesatuta egonez gero, bidali zure CV-a _kanpozerbitzuak@ttakun.eus helbidera.
Hautaketa uztailean egingo da eta Irailean hasiko litzateke lanean.