Arloa: Elkarteak / Aisialdia
Eskaintzaren deskribapena:
Ttakun Kultur Elkartea hezkuntza eta aisialdiko proiektuen teknikari bila ari da. Lanlekua Oarsoaldea eskualdea izango du eta lanaldia irailean hasiko da.
Lan postuaren ezaugarriak honako hauek dira:
* Oarsoaldean errotutako hezkuntza eta aisialdiko proiektuen koordinazioa. (Kuadrillategi, Euskalakariak...)
* Administrazioarekin harreman eta lan mahaietan parte hartzea.
* Lanaldia: lanaldi osoa irailetik uztailera (luzagarria)
Bete beharreko ezinbesteko baldintzak honako hauek dira:
* Euskara: C1a edo maila baliokidea.
* Aisialdian lan-esperientzia.
Kontutan izango ditugu honako ezaugarri hauek:
* Oarsoaldeko euskalgintzan edota herrigintzan esperientzia.
* Administrazio gaietan oinarrizko maila (ofimatika).
* Donostialdea mailako lan desplazamentuetarako autonomia.
Lekua: Gipuzkoa
Enpresa: Ttakun Kultur Elkartea
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
20.000-25.000
Interesatuta egonez gero, bidali zure CV-a _zerbitzuak@ttakun.eus helbidera.
Hautaketa uztailean egingo da eta Irailean hasiko litzateke lanean.