Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza
Eskaintzaren deskribapena:
Oraingo honetan, PROIEKTUGILE bat bilatzen dugu Idiazabalen kokatutako HORECA sektoreko enpresa sendo batentzat, merkatuan 35 urte baino gehiago dituena eta ostalaritzara, sukaldaritzara, kafetegietara eta kolektibitateetara bideratutako ekipamendu industriala eskaintzera bideratua dagoena.
LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA + ERANTZUKIZUNAK
Erronka berri baten bila zabiltza? Baduzu esperientziarik PROIEKTUGILE gisa?
Bezero/hornitzaileekiko harremana gustatzen zaizu eta diseinua maite duzu? Pertsona antolatua zara?
Garatzen jarraitzen duen eta bezeroei balio diferentziala eman nahi dien enpresa finkatu bateko kide izan nahi baduzu, HORI izan daiteke zure hurrengo erronka!
ZEIN IZANGO DA ZURE EGUNEROKOA?
Proiektuen arduradunaren menpe, kontratatutako pertsona arduratuko da eskaintzak garatzeaz eta proiektuen planoak egiteaz.
Zehazki, erantzukizun hauek izango ditu:
-
Eskaintzak garatzea:
-
Bezeroei eskaintzak/aurrekontuak egitea, proiektuaren zehaztapenekin.
-
Proiektua gauzatzeko planoak egitea.
-
Obretarako behar den materiala erostea.
-
Bezeroei eta hornitzaileei arreta ematea, proiektuen/eskaeren jarraipenari buruzko informazioa emateko.
-
Proiektuen arduradunarekin lankidetzan aritzea sailaren helburuak lortzeko.
-
Etengabeko komunikazioa beste sail batzuetako lankideekin, eskaintzen eta proiektuen egoerari buruzko informazioa eguneratzeko.