Arloa: Aholkularitzak / Gestoriak / Azterketak
Eskaintzaren deskribapena:
GRUPO GISMA ibilbide luzea duen aholkularitza-enpresa bat gara, duela 27 urte jaio ginen. Gaur egun, espezializatuta gaude ISO ARAUETAN, PERTSONETAN, ESTRATEGIA-BERRIKUNTZAN.
Gure helburua enpresak sendoago eta jasangarriago bihurtzea da.
Etengabe aldatzen ari den enpresa bat gara, eta hazkunde-etapa batean murgilduta gaude. Horregatik, KALITATEA ETA/EDO INGURUMENA KUDEATZEKO SISTEMEN AHOLKULARI SENIOR BAT behar dugu.
LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA + ERANTZUKIZUNAK
Gustatzen al zaizkizu erronkak eta gozatzen al duzu enpresei kalitatea eta/edo ingurumena kudeatzeko sistemak ezartzen laguntzen, enpresei sendoagoak eta iraunkorragoak izaten laguntzeko?
Balioa eman diezagukezu kalitatea eta/edo ingurumena kudeatzeko sistemen proiektuak ezartzean?
Ibilbidea eta esperientzia duten pertsonak bilatzen ditugu bezeroekin kalitatea kudeatzeko sistemen proiektuak gidatzeko, hurbiltasunaren, lankidetzaren, moldagarritasunaren, eraginkortasunaren eta balio-ekarpenaren ikuspegitik.
Arloko arduradunak gainbegiratuta, honako eginkizun hauek izango ditu:
• Kalitatea (9001, 45001) eta ingurumena (14001,14006...) kudeatzeko sistemei buruz aholkatzea eta sistema horiek ezartzea.
• Bezeroei aholkuak ematea aurreko gaietan kudeaketa-sistemak mantentzeko.
• Aurreko gaietako edozeinetan trebatzeko eta prestatzeko ikastaroak ematea enpresa bezeroei.
• Kudeaketa-sistemen kanpo-auditoretzetan aholkuak ematea enpresa bezeroei.
Gure taldearentzat garrantzitsuena pertsona arduratsua, hurbila, laguntzailea, aldaketetara egokitzeko modukoa eta osoa izatea da.
• Ikasketak: Kimikako, Biologiako, ADEko, Ingeniaritzako edo Goi Mailako Gradua, kalitatearekin eta ingurumenarekin lotutakoa.
• 5 urtetik gorako esperientzia lehen adierazitako eginkizunetan, aholkularitzan edo enpresan.
• Ezagutzak: ISO 9001, 14001.
• Plangintza- eta antolaketa-gaitasun handia proiektu anitza eramateko.
• Gidabaimena eta norberaren ibilgailua edukitzea.
Honako hauek baloratuko dira:
• Ahozko eta idatzizko euskara
• Beste arau batzuen ezagutza: ISO 45001, 3834, 15085, 27001...
ZERGATIK LAN EGIN GUREKIN?
• Malgutasuna: Malgutasuna da GISMA TALDEAREN ezaugarrietako bat. Proiektu bidez lan egiten dugu, eta horrek guztiak funtzionatzen du pertsonak bezeroekin adostutako kalitatea eta epeak errespetatzen baditu.
• Telelana: malguak gara. Harremanak, taldeko pertsonen arteko komunikazioa eta pertsona berriak hobeto integratzea sustatzeko, gustuko dugu astean egun batean edo bitan bulegoan lan egitea.
• Garapena: Zure garapenean laguntzen dizugu. Integrazio-plana eta urteko garapen-plana. Arauren bat ezartzen ez badakizu, gure taldeak prestatuko zaitu.
• Oporrak: Abuztuan bi astez ixten dugu, gainerako oporrak zuk antolatzen dituzu.
• Bestelakoak: kilometrajea eta dietak, enpresako telefonoa eta eramangarria.
• Taldea: Ilusioz eta bihotzez lan egiten duten pertsonek lehen egunetik hartuko zaituzte eta zure garapen profesionalean lagunduko dizute.
• Ziurtagiriak: Kalitate, Berdintasun, Kontziliazio eta Bai Euskarari ziurtagiriak ditugu. Kalkulatutako eta erregistratutako karbono-aztarna, Basque Cibersecurity Centreko katalogoan erregistratutako enpresa.
ZU ZARA BILATZEN ARI GAREN PERTSONA? EZ IZAN ZALANTZARIK ETA EMAN IZENA! ZURE ZAIN GAUDE
Lekua: Donostia Gipuzkoa
Enpresa: Gisma Asesoramiento SL
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
Zehaztu gabe
GRUPO GISMAK kudeatuko du prozesua. Lansarean kurrikuluma igo eta harremanetan jarriko gara.
GRUPO GISMAK kudeatuko du prozesua. Lansarean kurrikuluma igo eta harremanetan jarriko gara.