Arloa: Aholkularitzak / Gestoriak / Azterketak
Eskaintzaren deskribapena:
GRUPO GISMA ibilbide luzea duen aholkularitza enpresa bat gara, duela 27 urte jaio ginen. Gaur egun, ISO ARAUAK, PERTSONAK, ESTRATEGIA-BERRIKUNTZAn espezializatuta gaude.
Gure asmoa enpresak sendoagoak eta jasangarriagoak egitea da.
Etengabe eboluzionatzen ari den enpresa bat gara, eta hazkunde etapa batean murgilduta gaude. Horregatik, ZIBERSEGURTASUN ARLOKO AHOLKULARI BAT behar dugu.
Gustatzen zaizkizu erronkak eta gozatzen duzu enpresei eraldaketa digitalean laguntzeko lanarekin? Aholkularitza gustatzen zaizu?
Digitalizazio eta Zibersegurtasun proiektuen garapenean eta ezarpenean balioa eman diezagukezu?
Ibilbidea eta esperientzia duten pertsonak bilatzen ditugu, bezeroekin Sistemen eta Zibersegurtasunaren proiektuak gidatzeko, hurbiltasun, lankidetza, moldagarritasun, efizientzia eta balio ekarpen ikuspegi batetik.
ZEIN IZANGO DA ZURE EGUNEROKOA?
Arloko arduradunak gainbegiratuta, honako eginkizun hauek izango dituzu:
· Zibersegurtasunaren arloan heldutasun-diagnostikoak egitea eta hobekuntza-planak egitea.
· Zibersegurtasunarekin lotutako arauak aholkatzea eta ezartzea: ISO 27001, ENS, NIS2, TISAX, etab.
· Bezeroei aurreko arauak mantentzeko aholkuak ematea.
· Gaikuntzako eta prestakuntzako ikastaroak ematea aurreko edozein gaitan, eta zibersegurtasuneko kontzientziazio-programak sortzea enpresa bezeroetan.
· Aipatutako zibersegurtasun arauetan barne auditoriak egitea, eta enpresa bezeroei kanpo auditoretzetan aholkatzea.
Gure taldearentzat garrantzitsuena pertsona arduratsua, hurbila, kolaboratzailea, aldaketetara egokitzeko modukoa eta osoa izatea da.
· Ikasketak: Ingeniaritza Informatikoko Gradua edo sistemen edo zibersegurtasunaren arloko goi mailako prestakuntza zikloa.
· 5 urtetik gorako esperientzia sistemen eta/edo zibersegurtasunaren arloan.
· Zibersegurtasuneko arauak eta estandarrak menderatzea. Sareak eta lantaldeak kudeatzea. Babeskopiak kudeatzea. Arriskuen kudeaketa. Gertakarien kudeaketa eta negozioaren jarraitutasuna. Zibersegurtasun mehatxuak eta jardunbide egokiak. Garapen seguruko bizi-zikloa. Informazioaren kudeaketa. Hornitzaileekiko segurtasuna kudeatzea. Zibersegurtasunarekin lotutako legeria.
Baloratuko da:
· Euskara ahoz eta idatziz.
. Ziurtagiriak zibersegurtasunean.
. Zibersegurtasun estandarren prestakuntza.
. Zibersegurtasun arloko auditorietan parte hartu izana.
ZER ESKAINTZAEN DUGU?
- Lanaldi osoa edo partziala.
- Malgutasuna: Malgutasuna da GRUPO GISMAren ezaugarrietako bat. Proiektu bidez lan egiten dugu, eta horrek guztiak funtzionatzen du pertsonak bezeroekin adostutako kalitatea eta epeak errespetatzen baditu.
- Telelana: malguak gara. Harremanak sustatzeko, taldeko pertsonen arteko komunikazioa sustatzeko eta pertsona berriak hobeto integratzeko, pertsonek astean egun batean edo bitan bulegoan lan egitea gustatzen zaigu.
- Garapena: Zure garapenean lagunduko dizugu. Integrazio-plana eta urteko garapen-plana.
- Oporrak: Abuztuan bi aste ixten ditugu, gainerakoak zuk antolatzen dituzu.
- Bestelakoak: kilometroak eta dietak, telefonoa eta enpresako ordenagailua.
- Taldea: Ilusioz eta bihotzez lan egiten duten pertsonekin osatutako talde batean sartuko zara, eta lehen egunetik hartuko zaituztegu eta zure garapen profesionalean lagunduko dizugu.
- Ziurtagiriak: Kalitate, Berdintasun, Kontziliazio eta Bai Euskarari ziurtagiriak ditugu. Kalkulatutako eta erregistratutako karbono aztarna. Basque Cibersecurity Centre-ren katalogoan erregistratutako enpresa.
BILATZEN DUGUN PERTSONA ZARA? EZ IZAN ZALANTZARIK ETA EMAN IZENA! ZAIN GAITUZU.
Lekua: Donostia Gipuzkoa
Enpresa: Gisma Asesoramiento SL
Lan mota:
Hibridoa
Soldata:
Zehaztu gabe
Lan sarean atarian Kurrikuluma igo eta GRUPO GISMA harremanetan jarriko da.
Lan sarean atarian Kurrikuluma igo eta GRUPO GISMA harremanetan jarriko da.