Udalekuetarako hezitzaile poltsa 2022

Deskribapena

Arloa: Elkarteak / Aisialdia

Eskaintzaren deskribapena:

Aurtengo udan Urtxintxak kudeatzen dituen udaleku ireki ezberdinetan lan egiteko EZ OHIKO DEIALDIA ireki dugu. Deialdia orokorra izango da, 2022ko udan kudeatuko ditugun udaleku ezberdinetan sortzen diren beharrei erantzuteko erabiliko dugun hezitzaile poltsa sortzeko osatuko dena. Hortaz, udalekuaren esleipena behin hautaketa prozesu osoa igarotakoan jakinaraziko genuke.

 

 

Baldintzak

• 18 urte beteak izatea.
• Euskara ondo menperatzea.

Laburpena

Lekua: Gipuzkoa

Enpresa: Hezten, Aisialdi Euskaltzalea

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bertan lan egiteko interesa izango bazenu, gure lan poltsan izena eman beharko zenuke (https://lanpoltsa.urtxintxa.eus/) lehendabizi eta ondoren aktibo dagoen lan eskaintza aukeratutalde elkarrizketa ordua hartzearekin batera (ordu hau hartzea derrigorrezkoa da).

Bertan lan egin ahal izateko hautaketa prozesu bat igaro behar izaten da eta hautaketa prozesu horren parte da talde elkarrizketa ere.

Dagoeneko aurten Urtxintxako lan eskaintzetan izena emana baduzu, EZ duzu berriz izena eman behar.

Hautaketako gainerako pausuak ere lan poltsa aplikazioaren bidez gauzatuko dira.

Lan eskaintzan izena emateko Urtxintxako aplikazioan eman beharko duzu izena: https://lanpoltsa.urtxintxa.eus/