Bermeoko udaleko Psikosozial eta gizarte hezkuntza esku-hartze zerbitzurako teknikaria.

Deskribapena

Arloa: Zuzendaritza / Gerentzia / Giza Baliabideak

Eskaintzaren deskribapena:

Lanpostuaren misioa: Bermeoko udaleko Psikosozial eta gizarte hezkuntza esku-hartze zerbitzuan psikologo/a bezala aritu.

Maila: Goi mailako teknikaria.

Jardunaldi mota:: Lanaldiaren % 60, profesional titularraren ordez. 2024ko ekainera arteko aurreikuspena. 3 egunetan kontzentratzeko aukera.

Funtzio edo zeregin nagusiak:

 

  • Kasu taldean parte hartzea. Haurtzaroan eta nerabezaroan dauden arrisku- eta babesgabetasun-egoerak baloratzea, bereziki adingabeen absentzia edo presentzia eta, hala badagokio, kalte psikikoaren larritasuna baloratzea.
  • Familiekiko eta adingabeekiko esku-hartze psikologikoa diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea; banakako, familiako edo taldeko esku-hartzea.
  • Dagozkion txosten psikosozialak egitea, kasu bakoitzak eskatzen dituen aldizkakotasunarekin eta beharren araberakoak, Gizarte Zerbitzuen erreferentziazko teknikariek zehazten dutenaren arabera.
  • Koordinazioa Udaleko Gizarte Zerbitzuekin eta aholkularitza eta orientazioa bere eskumeneko gaietan.
  • Artatutako kasuetan inplikatutako foru- eta komunitate-baliabideekin koordinatzea.
  • Zerbitzuaren urteko helburuen eta ekintzen plangintzan, garapenean eta ebaluazioan parte hartzea.

 

 

 

Baldintzak

Lanpostuaren baldintzak:

  • Psikologiako lizentziatura edo gradua.
  • Haur, nerabe eta familiekiko prestakuntza osagarria eta esperientzia esku-hartze psikosozialean.
  • Balora instrumentua ezagutzea.
  • Talde-lanerako trebetasunak.
  • Gatazkak konpontzeko eta negoziatzeko trebetasunak.
  • Komunikatzeko gaitasuna eta gizarte-trebetasunak.
  • Lana modu autonomoan planifikatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Etengabe ikasteko jarrerarekin.
  • EGA, Euskara Gaitasun Agiria edo baliokidea.
  • Tresna digitalak erabiltzeko gaitasunak.

Balioetsiko diren alderdiak:

 

  • Ikuspegi komunitarioa eta esku-hartze psikosozial berriak garatu eta diseinatzeko gaitasuna.
  • Gizarte Zerbitzu, menpekotasun edo esklusio arrisku egoeretan eta pertsona zaintzaileen laguntzan esperientzia izatea.
  • Jarrera eta motibazioa eta zerbitzuan zein kooperatiban erronka berriak bere gain hartzeko gaitasuna, eta kooperatiba proiektua eta esku-hartze ereduarekiko atxikimendua balioetsiko dira.

 

 

Laburpena

Lekua: Bermeo Bizkaia

Enpresa: AGINTZARI KOOP ELKARTEA

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 15.000-20.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaien proposamenak jasotzeko epea: Astelehena, 2024ko urtarrilaren 23a.

Elkarrizketa zehazteko pertsonak@agintzari.eus posta elektronikora mezu bat bidali, CVarekin batera.

AGINTZARI KOOP ELKARTEA

Data: 2024-Urt-17
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Busturialdea
Udalerria: Bermeo

Eskaintza noizarte:
2024-Urt-23

Enpresaren izena: AGINTZARI KOOP ELKARTEA