OSTALARITZA KOLEKTIBOKO ZERBITZUEN KUDEATZAILEA

Deskribapena

Arloa: Zuzendaritza / Gerentzia / Giza Baliabideak

Eskaintzaren deskribapena:

Askora-ren estrategiarekin eta balioekin koherentzian, gure zerbitzuak ikastetxeetan, adinekoen egoitzetan, komunitate erlijiosoetan eta enpresetan kudeatzea izango duzu misio, negozio-helburuak eta estrategiak lortzeko.

Erantzukizun nagusiak honako hauek dira:

·         Bezeroen arreta eta aholkularitza — bezeroei arreta eman eta aholkatzea.

·         Taldearen lidergoa eta antolaketa — ardurapean dauden pertsonen taldea gidatu, lagundu eta antolatzea.

·         Kudeaketa ekonomikoa eta antolakuntza — lan-zentro desberdinen kudeaketa ekonomikoa eta operatiboa.

·         Enpresaren kultura zabaltzea — enpresaren politika ezberdinak ezartzea eta konpainiako gainerako arloei laguntzea (Kalitatea eta Ingurumena, Ongizatea eta Pertsonak, Marketina, Erosketak...).

·         Salerosketako taldeari laguntza — talde komertzialari babesa ematea.

Baldintzak

Eskakizunak:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua, Turismo Kudeaketa edo antzekoa.
  • Gastronomia Zuzendaritzako edo Ostalaritza Kudeaketako masterra.
  • 3 urteko esperientzia, kudeaketa-funtzioetan eta taldeak gidatzen.
  • Euskalduna.
  • Eguneko joan-etorrietarako prestutasuna.
  • Gidabaimena eta autoa.
  • Berehalako sartzea.

Eskainitakoa:

  • Mugagabeko kontratua lanaldi osoan.
  • Enpresako autoa erabiltzeko aukera.
  • Ordutegi-malgutasuna.
  • Talde kolaboratibo eta laguntzaile batean integratzea.
  • Garapen profesionala.

 

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Askora Plus

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 30.000-35.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Eskaintza honetan interesik baduzu bidali zure cv-a

iiturbe@askora.eus helbidera

 

Askora Plus

Data: 2026-Mai-07
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Udalerria: Bilbo

Eskaintza noizarte:
2026-Eka-30

Enpresaren izena: Askora Plus

Ez dago hautagairik