Arloa: Elkarteak / Aisialdia
Eskaintzaren deskribapena:
Proiektuaren deskribapena:
Bidea Elkarteak Hernani Burujabe proiektuaren baitan kokatzen da, eta herri aktibazioa eta artikulazioa bilatzen ditu; betiere planifikazio demokratikoaren xedearekin. Egitasmoak justizia soziala, iraunkortasuna eta parekidetasuna ardatz hartuta, Lurralde Burujabetza gauzatu nahi du; alegia, egungo sistemaren aurrean alternatiba bat eraiki nahi du. Horretarako, baliabide ekonomikoen gaineko jabetza publiko, planifikazio komunitario eta kudeaketa kooperatiboa sustatzen ditu elikadura, energia, zaintza lanak, telekomunikazioak, kultura, etxebizitza eta moneta bezalako sektoreetan esku hartuz.
Lanpostuaren funtzioak:
Bidea Elkarteak komunikazio arduradun eta dinamizatzaile bat bilatzen du, Hernani Burujabe proiektuaren baitan egiten diren ekintzak herriratzeko eta proiektua bera ezagutarazteko.
Lanpostuaren lan-baldintzak:
Zer eskaintzen da:
-Iraila bitarteko lanaldi osoko lan-kontratua, luzatzeko aukerarekin.
-7 orduko lanaldia, ordutegi moldagarria.
Ezinbesteko baldintza:
Euskara maila altua izatea (C1), idatziz zein ahoz.
Hautaketa prozesurako kontuan izango dira:
-Komunikazio arloan ikasketak izatea.
-Proiektuarekiko motibazioa.
-Sare sozialetan trebetasuna izatea.
-Herri mugimenduko eragileetan aritu izana.
-Komunikaziorako trebetasuna izatea.
-Proaktibitatea.
-Lan taldeen dinamizaziorako gaitasuna.
-Hernani edo inguruan bizitzea.
Lekua: Hernani Gipuzkoa
Enpresa: Bidea Herritar Taldea
Soldata:
Interesa izanez gero, bidali kurrikuluma ondorengo helbidera:
bideaherritartaldea@gmail.com