EHAZEren kultur kudeatzaile eta administratzailea

Deskribapena

Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza

Eskaintzaren deskribapena:

Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) kultur kudeaketan eta ekonomia-administrazioan esperientzia eta motibazioa duen pertsona baten bila ari da.  Hautagaia 2025eko proiektuen plan estrategiko eta ekonomikoaz arduratuko da, koordinazioaz eta dinamizazioaz arduratzen den lantaldearekin batera.


XEHETASUNAK

Kontratua: 2025eko otsailaren 17tik 2025eko abuztuaren 17ra (sei hilabete), bi urtez luzatzeko asmoarekin.

Lan mota: Lanaldi erdia (20 ordu astean).

Soldata:  1280€ gordin (kontratu motaren araberakoa).

Ordutegia: malgua, lan taldearekin adostua. 

 

EGINKIZUNAK

 

Ekonomia kudeaketa: 

Ordainketak eta fakturazioa kudeatu

- Gastuak kontrolatu eta erregistro-taula eguneratua mantendu

- Asesorearekin harremana izan, elkarteari dagozkion zerga-aurkezpenak egiteko.

 

Dirulaguntzen kudeaketa: 

Elkartea finantzatzeko diru-iturriak bilatu eta eskatu

- Dirulaguntza eskaera txostenak prestatu

- Dirulaguntzen justifikazio memoriak idatzi eta aurkeztu.

 

EHAZEren lan taldearen parte izan: 

- Ohiko bilerak egin

- Elkartearen egoera eta proiektuak ezagutu eta plan estrategikoak garatu

- Ekartearen egoera ekonomikoa aztertu eta aurkeztu.

Baldintzak

Ezinbesteko baldintzak:

Kultur kudeaketan eskarmentua izatea.

- Proiektuak formulatu, aurkeztu eta zuritzeko gai izatea.

- Euskara maila ona izatea ahoz zein idatziz.

- Antolaketa, proaktibotasuna eta talde-lanean trebetasunak izatea.

- EHAZEren helburuekin bat egitea eta konpromisoa izatea.

Baloratuko dena:

Antzerkiarekiko interesa.

- EHAZEren funtzionamendua eta historia ezagutza.

- Kultur kudeaketa arloko ikasketak izatea.

- EHAZEko bazkide izatea edota  egitasmoren batean partaidetza.

 

Laburpena

Lekua: Oiartzun Gipuzkoa

Enpresa: Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE)

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: 15.000-20.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak jasotzeko epea otsailaren 14a

Lanposturako pertsonaren hautaketa EHAZEko zuzendaritzak egingo du

Curriculumak bidaltzeko helbidea: ehazeantzerkizale@gmail.com

Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE)

Data: 2025-Ots-05
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Oarsoaldea
Udalerria: Oiartzun

Eskaintza noizarte:
2025-Ots-14

Enpresaren izena: Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE)

Ez dago hautagairik