Erakunde Komunikazio kazetaria

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Aiaraldea Ekintzen Faktoria erakunde-komunikazio kazetari baten bila dago ordezkapen lanpostu bat betetzeko.
 
FUNTZIOAK ETA EGIN BEHARREKOAK
Erakunde-komunikazio kazetariak honako funtzio hauek bete beharko ditu:
 
  • Aldizkari zein web edukien erredakzioa.
  • Maketazio lanak eta argazki eta bideoen tratamendua.
  • Community management lanak eta herritarrenganako arreta zerbitzua.
  • Kazetarien kontsulten kudeaketa eta hedabideekin harremanen kudeaketa.
  • Prentsa oharren prestaketa eta zabalpena.
  • Prentsaurreko eta aurkezpenen antolaketa.
  • Komunikazio estrategien planifikazioa eta komunikazio planen garapena.
  • Bestelako kudeaketa lanak:
  • Lizitazioen azterketa eta proiektuen sorkuntza.
  • Aurrekontuen prestaketa eta fakturazioaren jarraipena.
  • Plangintzaren prestaketa eta jarraipena.

 

ESKAINTZEN DA

  • 40 orduko lanaldia, astelehenetik ostiralera.
  • 7 hilabeteko ordezkapen kontratua (ordezkapena bukatu ondoren, langilea jarraian sartuko da zabalik dagoen lan-poltsara).
  • Ordutegi malgutasuna eta bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak.
  • Lanaldiaren %40a telelanaren bidez egiteko aukera.
  • Urteko soldata: 20.000 – 25.000 euro gordin.
  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde gazte eta dinamiko baten partaide izatea.
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

Baldintzak

ESKATZEN DA
  • Kazetaritza lizentziaduna edo graduatua izatea.
  • Hizkuntzak: euskararen (C1 maila) eta gazteleraren ezagutza handia izatea.
  • Kazetaritza eta erakunde-komunikazio lanetan esperientzia izatea.
  • Diseinu editorialean ezagutza izatea (maketazioa eta argazkien tratamenduan).
  • Komunikazio gaitasunak eta planifikaziorako trebetasuna.
  • Jarrera aktiboa eta ekintzailea.
 
BALORATUKO DA
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektuaren ezagutza eta proiektuarekiko atxikimendua.
  • Sare sozialen erabileraren gaineko formakuntza edo ezagutza.
  • Erakunde edo enpresen komunikazioan formakuntza berezitua.  
  • Euskarako C2 hizkuntz maila izatea.
  • Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
  • Aiaraldea eskualdea, eragileak eta entitateak ezagutzea.
  • Aiaraldean jaio, lan edo bizitzea.
  • Autoa eta B gida-baimena.

Laburpena

Lekua: Laudio Araba

Enpresa: AIARALDEA KOOP ELK

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek azaroaren 30a (asteazkena) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira). 
 
Lan-deialdia ebazteko kronologia
  • Azaroak 21: Lan-deialdiaren zabalpena.
  • Azaroak 30: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
  • Abenduak 1-2: Jasotako hautagaitzen azterketa.
  • Abenduak 5-9: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak.
  • Abenduak 12: Ebazpena.
  • Abenduak 19: Lan inkorporazioa.

AIARALDEA KOOP ELK

Data: 2022-Aza-21
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Aiara
Udalerria: Laudio

Eskaintza noizarte:
2022-Aza-30

Enpresaren izena: AIARALDEA KOOP ELK

Ez dago hautagairik