Euskara eta Euskal Kulturako teknikaria

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak (aurrerantzean EHI) Euskara eta Euskal Kultura lan taldean aritzeko pertsona kontratatu nahi du. EHIk Euskal Herriko ikastolak biltzen ditu eta hezkuntza-zerbitzuak eskaintzen dizkie, horien artean, ikasmaterialgintzari, hizkuntza proiektuei eta prestakuntzari lotutakoak.  

Eginkizunak:

  • Euskara eta euskal kulturaren sustapenerako proiektu edo ekimen berriak diseinatzea eta kudeatzea.
  • Ikastoletako Hizkuntz Proiektuen lanketan parte hartzea.
  • Ikastoletako etapa desberdinetako irakasleen formazioan aritzea.
  • DBHko Euskara eta literaturari begirako ikasmaterial sorkuntzan aritzea. 

Baldintzak

Eskakizunak:

  • Hezkuntza eta hizkuntzarekin zerikusia duten goi-mailako ikasketak amaituta izatea (Euskal Ikasketak, Filologia gradua, Pedagogia…)
  • Ahozko eta idatzizko gaitasun-maila altua izatea euskaraz (C1 gutxienez)

Kontuan hartuko dira:

  • Hezkuntza soziolinguistikoan jantzia izatea.
  • Hizkuntzen eta bereziki euskararen didaktikan jantzia izatea.
  • Euskara gaitasunean C2 maila izatea.
  • Euskalgintzan eskarmentua izatea.
  • Ikastolen proiektua ezagutzea.
  • Ikastolen Hizkuntz Proiektua ezagutzea.
  • Talde-dinamizaziorako eta gizarte-harremanetarako trebetasuna izatea.

Lanpostuaren baldintzak:

  • Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmenaren araberako lan-baldintzak eta bertan jasotako sortzaile maila profesionaleko 7. Kategoriako lan saria.
  • Lantokia: Donostia.

Eskaintzen da:

  • Urte baterako kontratua, eszedentzia baten ordezkapena egiteko. Lanpostua mugagabe bihurtzeko aukera
  • 0eko lanaldia (zati bat telelanean egiteko aukera).
  • Euskara eta euskal kultur trasmisio eta sorkuntzan eragile izateko aukera.
  • Ikastola komunitateko kide izateko aukera. Lantaldean aritzeko aukera. 

Laburpena

Enpresa: Euskal Herriko Ikastolak

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Lan-eskaintza honetan parte hartzeko eskaera eta curriculum eguneratua uztailaren 14rako bidali beharko dira helbide honetara: ehi@ikastolak.eus