LEIZAUR euskaltegiak didaktikaria behar du

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Leizaur euskaltegiak Euskara Didaktikari lanetan aritzeko pertsona bat kontratatu nahi du, Euskal Herriko ikastoletako profesional, ikasle eta gainerako helduen euskararen komunikazio-gaitasuna hobetzeko, kalitateko irakaskuntza eskaintzeko zein euskaltegiaren  ildo-pedagogikoak indartzeko, sortzeko eta aholkularitza emateko.

 

Eginkizunak

  • Leizaurreko lan-taldeko kideekin elkarlanean aritzea.
  • Euskaltegiaren Curriculum Proiektuaren baitan, didaktikari, formazio-emaile, formazio-diseinugile, material-sortzaile, ebaluatzaile eginkizunak burutzea eta euskaltegiak izan dezakeen edozein beharrizan pedagogiko eta didaktikori erantzutea, besteak beste:
  • Leizaurren curriculum-proiektua eguneratzea.
  • Euskalduntze-maila guztietarako baliabide didaktikoak eguneratu eta berriak diseinatzea.
  • Maila guztietako eskolak eman eta tutorizazio lanak egitea.
  • Ebaluazio-probak diseinatzea eta gauzatzea.
  • Prestakuntza-egitasmoak ebaluatzea eta diseinatzea.
  • Ikasleen, irakasleen eta tutoreen jarraipen didaktikoa egitea.

Baldintzak

Eskakizunak

  • Gradua izatea, besteak beste, Magisteritza, Euskal ikasketak, Euskal Filologia, Pedagogia, Psikopedagogia…
  • Euskararen C2 mailako agiriaren edo baliokidearen jabe izatea.
  • Lanposturako eginkizunetan eskarmentua izatea.
  • HABEren HEOCaren ezagutza izatea.
  • HABEren egiaztate-deialdietako aztertzaile ofiziala izatea lehenetsiko da.

Kontuan hartuko da:

  • Ikastolen proiektua, Hizkuntz Proiektua eta Leizaur ezagutzea.
  • Glotodidaktika ikastaroa egina izatea.
  • Gida-baimena eta autoa izatea.
  • Talde-dinamizaziorako eta gizarte-harremanetarako trebetasuna izatea.

 Lanpostuaren baldintzak:

  • Euskal Herriko Ikastolak enpresaren lan-hitzarmenaren arabera, 7. Kategoriari dagokiona.
  • Lantokia: Donostia.

Eskaintzen da:

  • 2026ko irailaren 1etik aurrera kontratu mugagabea.
  • Lanaldi osoa (zati bat telelanean egiteko aukera).
  • Ikastola komunitateko kide izateko aukera.
  • Lantaldean aritzeko aukera

Laburpena

Enpresa: LEIZAUR euskaltegia

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesa izanez gero, lan-eskaintza honetan parte hartzeko eskaera eta curriculum eguneratua uztailaren 14rako bidali beharko dira helbide honetara: leizaureuskaltegia@ikastolak.eus