Ipar Euskal Herriko teknikari-dinamizatzailea

Deskribapena

Arloa: Administrazio Publikoak / Lan eskaintza Publikoak / Obragintza Publikoa

Eskaintzaren deskribapena:

  • Hautaketa prozedura arautuko duten oinarriak http://www.udalbiltza.eus web gunean daude, albisteak atalean.
  • Eskaerak aurkezteko epea: azaroaren 17an izango da.
  • Iraupena: Mugagabea
  • Lanaldia: erdia.
  • Eginkizunak: Eginkizunak deialdiaren hirugarren oinarrian zehaztutakoak dira, baina laburbilduz teknikariaren lanen artean hauek izango dira: Udalbiltzaren proiektuak dinamizatzea Ipar Euskal Herrian, Udalbiltzaren proiekturen baten ardura teknikoa hartzea, Ipar Euskal Herriko hautetsiekin, eragileekin eta bestelako erakunde edo herritar taldeekin harremanak bideratzea, Udalbiltza orokorrean Ipar Euskal Herrian dinamizatzea eta sendotzea, Udalbiltzaren bestelako lan orokor batzuk ere egitea.
     

Baldintzak

  • Ikasketak: Baxoa+2.
  • Ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.
  • Hizkuntzak: Lana euskaraz eta frantsesez egiteko gaitasuna izatea. Gaztelera edo ingelesa jakitea ere baloratuko da.
  • Ipar Euskal Herriko errealitate sozio-ekonomikoa eta politikoa ezagutzea.
  • Deialdiaren bosgarren oinarrian zehaztutakoak.

Laburpena

Enpresa: Udalbiltza

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Eskabideak deialdiaren 6 oinarrian azaltzen den bezala egin behar dira, oinarrien I. eranskina betez.

Deialdi honetan onartuak izateko eskabideak ondorengo baldintzak bete beharko dituzte, baztertuak ez izateko:

a)  Izangaiek adieraziko dute deialdiaren bosgarren oinarrian eskatzen diren baldintza guzti-guztiak beteta dituztela, beti ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.    

Ez dira onartuko eskabidean frogatzen edo zerrendatzen ez diren merezimenduak.

b)  Horrez gain, eskabidearekin batera ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:

- Curriculum vitae-a euskaraz. Lan esperientzian hasiera eta bukaera datak zehaztuko dira.
- Motibapen gutuna.
- Nortasun agiri baten fotokopia.
- Ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia.
- Eskabidean adierazi diren merezimenduak frogatzen dituzten agirien fotokopiak, lehiaketa fasean balora daitezen.

c)  Eskaerak, behar bezala beteta, ondorengo helbidetara bidaliak izango dira  emailez: udalbiltza@udalbiltza.eus.

Azaroaren 17an izango da azken eguna eskabideak aurkezteko.

Udalbiltza

Data: 2020-Aza-02

Eskaintza noizarte:
2020-Aza-17

Enpresaren izena: Udalbiltza

Ez dago hautagairik