Koordinatzailea

Deskribapena

Arloa: Aholkularitzak / Gestoriak / Azterketak

Eskaintzaren deskribapena:

B.L.E elkarteak, Iparraldean, biologikoa, tokikoa, autonomoa eta ekonomoa den laborantza baten alde lan egiten du (CIVAM bat da). 1993an sortua, 350 kide eta 8 langile batzen ditu

BLE elkarteak, Aministrazio Kontseiluaren ardurapean izanen den koordinatzaile bat xerkatzen du, ekintza hauen segurtatzeko :

  • Elkartearen bizitza dinamizatu : kidegotza kanpainak, biltzar nagusien antolaketa, Administrazio Kontseiluak,

  • Langile taldearen eta partaidetzen koordinaketa : eginkizunen banaketa, egutegiak, aktibitatearen jaraipena

  • Finantzabideak : buxetaren kudeaketa, diru laguntza dozierren negoziaketak eta pausatzeak, gastu eta diru sartzeen kudeaketa, diruzain eta kontulariaren laguntzarekin.

  • BLEk sortzen duen dokumentazio teknikoaren kapitalizatzea

  • ordezkaritza instituzionala (kolektibitate publikoak, prentsa, sareak) adminiztrazaileekin

  • Laborantza biologiko sektorea hunkitzen duten laborantza, elikadura eta lurraldeko politikoen jarraipena, kideen informatzeko, etxaldeen eskubideak defenditzeko eta etxaldeen proiektuak laguntzeko

 

 

Baldintzak

PERFILA :

 

  • Entzuteko , harremanetarako eta taldean lan egiteko gaitasuna,

  • Mobilizatzeko eta argudiatzeko gaitasuna

  • Talde-animazioa, proiektu kolektiboak bultzatzen laguntzea, erabakiak hartzen laguntzea.

  • Elkarte proiektu baten dinamizazioa, autonomiarako eta iniziatibak hartzeko gaitasunak

  • Proiektu et finantza ingeniaritza

  • Euskara eta frantsesa menperatzea ezinbestekoa

BALDINTZAK:

Denbora osoko Urte bateko kontratu mugatubat, Muga gabekoa bilakatu dezakena.

Hilabete saria : norberaren perfilan eta FNAB oinarrian oinarritua.

Lan egoitza : Izura - Azme. Maiz Euskal Herri osoan joan-etorriak, Parise eta Akitania Berrian noiz behinka. B gidabaimena beharrezkoa. Laneko autoa beste langileekin partekatua.


 

 

Laburpena

Lekua: Izura-Azme Nafarroa Behera

Enpresa: Biharko Lurraren Elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 30.000-35.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Lana 2025 urtea hastapenetik goiti has daiteke. Lan-elkarrizketak 2025ko urtarrilaren 13ko astean.

 

Interesatua izanez gero, zuen CV eta motibazio gutuna 2025ko urtarrilaren 3a aintzin igorri :

Biharko Lurraren Elkartea – Haize Berri – 64120 IZURA helbidera,

edo mailez ble-arrapitz@wanadoo.fr helbidera.

 

Biharko Lurraren Elkartea

Data: 2024-Abe-03
Herrialdea: Nafarroa Behera
Eskualdea: Oztibarre
Udalerria: Izura-Azme

Eskaintza noizarte:
2025-Urt-03

Enpresaren izena: Biharko Lurraren Elkartea

Ez dago hautagairik