Kultura-programazioaren arduraduna

Deskribapena

Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza

Eskaintzaren deskribapena:

Eskaintzaren deskribapena:

Lazarraga Kultur Elkartea 2013. urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazioan eragitea da.  

Egun, Izaskun Arrue kulturgune berriaren kudeaketaz arduratzen da elkartea. Kultura-programazioaren esparruko arduraduna izateko lan deialdia ireki da.

 

Lanpostuaren eginbeharrak:

  • Kultura-programazioko planifikazio estrategikoaren gidaritza: garatu nahi den kultura programazioaren helburuak eta ildo estrategikoak lantzea eta definitzea.
  • Kultura-programazioaren osaketa eta koordinazioa: jarduerak definitu, aukeratu, garatu, ekoiztu, koordinatu, jarraitu eta ebaluatu, helburuen eta ildo estrategikoaren arabera.
  • Kultura-programazioaren ekoizpena: jarduerak gauzatzeko behar diren behar teknikoak zehaztu eta hornitzaileekin koordinatu.
  • Eragile estrategikoen azterketa eta aukeraketa: kultura-programazioa garatzeko eragile ezberdinak bilatu. Hauen ezaugarriak aztertu eta egoki ikusten bada harremana sortu.
  • Iristen diren proposamenei arreta egitea eta aukeraketa burutzea.
  • Indarrean dagoen ebaluazio sistemari jarraipena egitea: kultura programazioaren alorrean antolatzen diren jardueren ebaluazioa egin.
  • Kultura-programazioaren esparruko lantaldea koordinatzea: lantaldea koordinatu eta kideen zereginak zehaztu.
  • Aurrez-aurreko arreta jardueretan: arratsaldeak eta asteburuak barne
  • Kudeaketa ekonomikoa: administrazio eta kudeaketaren arduradunak gainbegiratuta, alorreko aurrekontua  egin eta horri jarraipena egin.
  • Lantaldearen beste bi arduradunekin lantaldea koordinatzea
  • Eragile publiko eta pribatuekin harremana izatea.
  • Erakundeko eguneroko beharretan laguntza ematea.

 

Lan-baldintzak

  • Kontratu mota: mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin.
  • Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero/1.650 ordu urtean)
  • Soldata:  34.000 € – 37.000 € gordin urtean
  • Lan lekua: Izaskun Arrue Kulturgunea (Gasteiz)

 

 

Baldintzak

Nahitaezkoa:

  • Humanitateen edota Enpresa Administrazioaren arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea
  • Kultura-kudeaketan graduondoko ikasketak izatea
  • Kultura-programazioan gutxienez bost urteko esperientzia izatea
  • Lantaldeen koordinazioan gutxienez 2 urteko eskarmentua izatea.
  • Ofimatika programen erabilera menperatzea
  • Euskal Herriko eta bereziki Gasteizko kulturgintzaren eta euskalgintzaren inguruko ezagutza izatea
  • Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)

Baloratuko da:

  • Kultura-programazioaren arloan graduondoko ikasketak izatea
  • Odoo ERPa erabiltzen jakitea
  • Lan Arriskuen Prebentzioan (LAP) ikasketak izatea/prebentzio-baliabidea izatea
  • Arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea.
  • Gasteizko (Kafe) Antzokia-Euskararen Etxea proiektua ezagutzea
  • Elkartegintzan eskarmentua izatea
  • Teknologia berriekin eskarmentua izatea
  • Euskara: C2 maila izatea
  • Ingelesa: B2 maila izatea
  • B1 gidabaimena eta autoa izatea
  • Gasteizkoa edo Arabakoa izatea

Laburpena

Lekua: Gasteiz Araba

Enpresa: LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 30.000-35.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Izena emateko: CVa bidali info@lazarraga.eus helbidera
  • Izena emateko epea: 2024ko uztailaren 1a, goizeko 10:00etan
  • Aukeratutako pertsona uztailean hasi beharko da lanean

LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA

Data: 2024-Eka-12
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Gasteiz
Udalerria: Gasteiz

Eskaintza noizarte:
2024-Uzt-01

Enpresaren izena: LAZARRAGA KULTUR ELKARTEA

Ez dago hautagairik