Nafarroako Ikastolen Elkarteko hezkuntza-arduraduna eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko prestakuntza arduraduna

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak (aurrerantzean EHI eta NIE) Prestakuntza arloko koordinazio lanetarako eta Nafarroako Ikastolen Elkarteko arduradun pedagogiko lanetan aritzeko kontratazioa egin nahi du.

EHIk, Euskal Herriko ikastolak biltzen ditu eta hezkuntza-zerbitzuak eskaintzen dizkie, horien artean, prestakuntza eskaintzari eta koordinazio pedagogikoari lotutakoak.

Eginkizunak

  • Prestakuntza eskaintzarekin lotutako kudeaketa lanak aurrera eramatea.
  • Prestakuntza eskaintza definitzeko prozesuak dinamizatzea eta ekarpenak egitea.
  • Prestakuntza emaileak lan administratiboen inguruan trebatzea eta jarraipena egitea.
  • Nafarroako ikastolei begira, arduradun pedagogiko lanak burutzea, ikastolek dituzten behar eta nahiak aintzat hartuta eta EHIrekin koordinatuta.
  • Ikastolen Elkarteko Zuzendaritza nazionalean eta Arduradun pedagogikoen arteko koordinazio foroan parte hartzea ekarpenak eginez eta hartzen diren erabakiak gauzatuz.

Baldintzak

Eskakizunak

  • Hezkuntzarekin lotutako ikasketak: haur hezkuntzako, Lehen hezkuntzako edo/eta Pedagogia gradua (bestelako graduek Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra beharko dute ezinbestean).
  • Euskarazko goi mailako gaitasuna izatea, ahoz zein idatziz. C1 titulua.
  • Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea, ahoz zein idatziz. Gutxienez B2.
  • Gidabaimena.

Kontuan hartuko da

  • Hezkuntza berrikuntzan eta pedagogian jantzia eta aritua izatea.
  • Hizkuntza eskakizunetan, eskatzen den mailan baino altuagoa izatea (Euskaraz C2 maila eta Ingelesean C1 edo C2 izatea).
  • Euskalgintzan eskarmentua izatea. Ikastolen proiektua ezagutzea. Talde-dinamizaziorako eta gizarte-harremanetarako trebetasuna izatea. 

Laburpena

Enpresa: Euskal Herriko Ikastolak

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak aurkezteko azken eguna uztailaren 19a.

Helbidea:  ehi@ikastolak.eus  

Erreferentzia: NIEko hezkuntza-arduraduna eta EHIko prestakuntza arduraduna

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Curriculumak aurkezteko azken eguna uztailaren 19a.

Helbidea:  ehi@ikastolak.eus  

Erreferentzia: NIEko hezkuntza-arduraduna eta EHIko prestakuntza arduraduna

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Euskal Herriko Ikastolak

Data: 2026-Uzt-14
Herrialdea: Nafarroa,Gipuzkoa
Eskualdea: Iruñaldea,Donostia Beterri
Udalerria: Donostia, Iruñea

Eskaintza noizarte:
2026-Uzt-19

Enpresaren izena: Euskal Herriko Ikastolak

Ez dago hautagairik