ORDIZIAKO GAZTELEKUAN HEZITZAILEA UDAKO EKINTZAK 2026

Deskribapena

Arloa: Elkarteak / Aisialdia

Eskaintzaren deskribapena:

Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatibak Ordiziako Gaztelekuan, hezitzailelanetan aritzeko, profesionala behar du.

HORBEL Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Haurren, nerabeen eta gazteen bizi-kalitatea hobetzearekin lotutako edozein gaietan erakunde publiko nahiz pribatuei laguntza teknikoko, esku-hartzeko eta aholkularitzako zerbitzuak ematea euskararen erabilera bultzatuz du xedea.

Gaur egun, Ordiziako Udaleko Gaztelekurako,  profesional baten bila dabil.

Ezagutzak

  • Gizarte Hezkuntza, Gizarte Lana, Magisteritza, Pedagogia edo Psikologian diplomatura edo gradua izatea ; edo antzeko zein goragoko ikasketak (Giza Zientziak)
  • 3. hizkuntza eskakizuna, EGA titulua edo horien baliokidea izatea.
  • Begirale titulua edo begirale ikastaroa
  • Haur, nerabe edo gazteekin lan esperientzia

Gaitasunak

  • Enpatia, taldean lan egiteko gaitasuna, kolaboratzailea.

 

Baldintzak

Eskaintzaren ezaugarriak

  • Lanaldi osoa: Ekainaren 29tik Uztailaren 10 bitarte. 
  • Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko Hitzarmeneko 2. Taldeari dagokion ordainsaria 
  • Lanpostuaren kokapena Ordizian izango da.
  • Lanposturako aurreikusitako hasiera, 2026ko ekainaren 29an

 

Laburpena

Lekua: Ordizia Gipuzkoa

Enpresa: Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaien aurkezpena

  • Interesatuek bidali CV eguneratua asalaberria@horbel.eus  posta elektronikora,  2026ko Ekainaren  11 baino lehen.

 

Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

Data: 2026-Eka-02
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Goierri
Udalerria: Ordizia

Eskaintza noizarte:
2026-Eka-12

Enpresaren izena: Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

Ez dago hautagairik