SUSTATZAILEA

Deskribapena

Arloa: Komertziala / Teknikari komertziala

Eskaintzaren deskribapena:

Hezkuntza eta kultura mundua interesatzen zaizkizu? Elkar argitaletxean ikasmaterialgintza arlorako sustatzaile bila gabiltza.

50 urteko ibilbide oparoa duen proiektua da gurea. Euskal kultura sustatzea eta zabaltzea misiotzat duena. Egungo errealitate berriei erantzuteko erronka pizgarriaren aurrean aurkitzen dena.

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen kide eta sustatzaile ere bagara, eta hor kokatzen da ardura hau, Ikaselkarreko proiektuen ezagutzan eta sustapenean jardunez, Euskal hezkuntza komunitateari gure proiektuen eskaintza gauzatuz eta baita ikastetxeei gure proiektuen inplementazio eta erabileran lagunduz.

ESKAINTZEKO DUGUNA

- Lanaldi osoko lana, Adunako gure egoitzan.

- Kultur proiektu sendo bateko kide izatea.

- Hezkuntza komunitatean eragitea.

 

Baldintzak

ESKATZEN DITUGUNAK

- Komunikazio gaitasuna. Jendaurrean aritzeko gaitasuna.

- Lan-taldean aritzeko prestutasuna/gaitasuna.

- Lanak eta prozesuak sistematizatzeko gaitasuna.

- Tresna informatikoak erabiltzeko erraztasuna eta interesa.

- Euskararen ezagutza-maila altua.

- Ikasteko gogoa zein gaitasuna.

- Ekimena.

 

KONTUAN HARTUKO DUGU

- Hezkuntza mundua ezagutzea

- Goi mailako ikasketak izatea esparru hauetan: enpresen administrazio eta zuzendaritza, pedagogia, hezkuntza ikasketak,  marketing eta zuzendaritza komertziala, e.a…

- Esperientzia halako postuetan.

- Hezkuntza teknologiak ezagutzea.

 

 

Laburpena

Lekua: Aduna Gipuzkoa

Enpresa: elkar

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

HAUTAKETA PROZESUAREN JARRAIBIDEAK

Bidali zure curriculuma pertsonensaila@elkar.eus helbidera eta jarriko gara zurekin harremanetan.

 

elkar

Data: 2024-Mai-24
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Aduna

Eskaintza noizarte:
2024-Eka-30

Enpresaren izena: elkar

Ez dago hautagairik