Unibertsitate prestakuntzako proiektuetako teknikaria

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Euskampus Fundazioak ibilbide egiaztatua du eragile ugarirekin batera programa eta proiektu estrategikoak eta operatiboak garatzen eta ezartzen. Izan ere, unibertsitateekin, zentro teknologikoekin, ikerketa zentroekin, Eusko Jaurlaritzarekin, foru aldundiekin, Euskadi-Akitania Berria-Nafarroa Euroeskualdearekin eta beste erakunde askorekin aritu da halako lanetan. Gure proiektu guztietan balio jakin batzuk bultzatzen ditugu, esate baterako, benetako lankidetza, ko-lidergoa, elkarrekiko konfiantza, inklusitibatea, eskuzabaltasuna eta erantzukizuna, eta gure helburu nagusia erronka globalei erantzutea eta gizarte inpaktu eta balio gorena sortzea da. Euskampus Fundazioak Unibertsitatea+Enpresa+Gizartea lankidetza esparruan diseinatu eta garatzen dituen programen artean dago KSIgune, Euskadiko Kultura eta Sormen Industrientzako Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketa Klusterra. KSIgunek Euskadiko goi mailako hezkuntza zentroen eta kultura eta sormen sektoreetako eragileen arteko lankidetzan oinarritutako hezkuntza eta ikerketa proiektuen garapena sustatu eta errazten du.
 
Proiektuetako teknikariaren egitekoa
Unibertsitate prestakuntzako proiektuak diseinatu eta garatzea, horien jarraipena egitea eta horiek zabaldu eta ezagutzera ematea. Eginkizun hori KSIgune ekimenaren esparruan eta Kultura eta Sormen Industrien (KSI) esparruan garatuko da, nagusiki, eta beste arlo batzuetara ere zabalduko da, Euskampus Fundazioko prestakuntza proiektuen bilakaera kontuan hartuta.
 
Eginkizunak:
Hauek izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren funtzioak eta zereginak:
  • KSIen sektoreko prestakuntza premiak eta aukerak identifikatzea.
  • KSIen esparruan dauden unibertsitate prestakuntzako programak aztertzea, tokikoak eta nazioartekoak, maila guztietakoak (gradua, masterra, doktoregoa, etengabeko prestakuntza) eta formatu guztietakoak (aurrez aurrekoa, online, hibridoa, duala, etab.).
  • KSIgune ekimenaren maila eta formatu guztietako prestakuntza eskaintzaren diseinuaren eta garapenaren ko-kreazioa gidatzeko gai izatea.
  • KSIguneko kide diren erakundeekin eta proiektuak egiten laguntzen duten beste erakunde batzuekin zuzeneko harremana izatea eta elkarlan hori kudeatzea.
  • Proiektua zabaltzeko bilerak, mintegiak, hitzaldiak eta abar antolatu eta egitea.
  • Garatutako jardueren tokiko eta nazioarteko komunikazioaz eta hedapenaz arduratzea.
  • Garatutako programak ebaluatzea.

Baldintzak

  • Graduondoko unibertsitate titulua izatea.
  • Gutxienez 3 urteko esperientzia profesionala izatea postuaren eginkizunari eta planteatutako funtzioei lotuta.
  • Esperientzia egiaztatua izatea proiektuen kudeaketan, eta gaitasun digital aurreratuak izatea ofimatikan eta datuen tratamenduan.
  • Ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz hitz egiteko eta idazteko gai izatea. Oso garrantzitsua da hiru hizkuntzetan ahoz eta idatziz aritzeko gaitasuna izatea, naturaltasunez aritu ahal izateko bileretan, lanen aurkezpenetan, txostenak idazten eta telefono eta posta elektroniko bidezko harremanetan.
  • Desiragarria da frantsesa jakitea.
  • Mugitzeko prest egotea, tokiko eta nazioarteko bilera, topaketa eta ekitaldietara joateko.
Era berean, modu oso positiboan baloratuko da:
  • Euskal Unibertsitate Sistemaren, Estatuko Unibertsitate Sistemaren eta Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruaren gaineko ezagutza eta esperientzia profesionala izatea.
  • Beste esperientzia profesional batzuk izatea, nagusiki goi mailako hezkuntzari lotutako aholkularitzaren esparruetan.
  • Doktore titulua izatea, edo gaur egun tesia egiten aritzea.

Espero diren gaitasunak:

  • Analisirako gaitasuna eta gizarte zientzietako metodologia kuantitatibo eta kualitatiboak menderatzea.
  • Arazoak modu kontzeptualean eta sormenez konpontzeko gaitasuna.
  • Garapen autonomoa eta ikuspegi pragmatikoa eta arazoak konpontzeko ikuspegia.
  • Jarrera profesional positiboa eta lehentasunetan izandako aldaketetara egokitzeko gaitasuna, lan taldean konfiantza sortzeko.
  • Jarrera proaktiboa proiektu berriak proposatzean eta aukera berriak hautematean.
Gurekin lan eginez, aukera hauek izango dituzu:
  • Euskal Unibertsitate Sisteman eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman egiten duen lanagatik eta lortutako emaitzengatik ongi posizionatuta dagoen eta aintzatetsia den erakunde batean lan egingo duzu.
  • Hainbat erakunderentzako proiektu abangoardistetan parte hartuko duzu, honako hauentzako proiektuetan, besteak beste: administrazio publikoak, zenbait industria sektoretako enpresa aitzindariak eta klusterrak, Euskadiko finantza erakunde nagusiak eta haien obra sozialak.
  • Zure ibilbide profesionala eta pertsonala garatuko duzu, etengabeko prestakuntza sendoaren bidez.
  • Talentu handiko taldeetan lan egingo duzu, lan giro bikainean.
Zer eskaintzen dugun:
  • Berehala lanean hastea Bilboko gure egoitzan.
  • Hautagaiaren profilaren arabera negoziatuko den soldata.
  • Kontratu mugagabea.

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Euskampus Fundazioa

Lan mota: Presentziala

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesdunek curriculum vitaea eta aurkezpen gutun bat bidali behar dituzte jobs@euskampus.eu helbide elektronikora, #euskampus_ksigune_edu erreferentzia jarrita, egun hau baino lehen: 2025eko Otsailaren 28a, hau barne.