Arloa: Zuzendaritza / Gerentzia / Giza Baliabideak
Eskaintzaren deskribapena:
Aiaraldea Kooperatiba Elkartea kudeaketa lanetan arituko den pertsona bila ari da. Lanpostua beteko duen pertsonak, kudeaketa arloko funtzio desberdinetan inplikazioa izango du.
Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi osoz aritzeko. Lanpostua beteko duen pertsonak inplikazioa izango du kudeaketa arloko funtzio desberdinetan:
-
Kudeaketa Estrategikoan, erreflexio estrategikoa aurrera eramateko metodologia eta dinamiken sorkuntzan eta aplikazioan.
-
Kudeaketa Operatiboan, proiektuen helburuak finkatu, gauzatu eta jarraipena egitean eta koordinazio zeregineratako baliabideen osaeran eta dinamizazioan. Gaur egun Aiaraldea Kooperatiba Elkartean 18 lagun ari dira lanean esparru hauetan: Komunikazioa, Elikadura Burujabetza, Hezkuntza eraldatzailea, Feminismoa, Kultura, Ekonomia Sozial Eraldatzailea, Inklusioa…
-
Kudeaketa Ekonomikoan, bideragarritasun ekonomikoaren planaren jarraipenean eta erabaki hartze prozesuan eta kontabilitatearen kudeaketan.
Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek maiatzak 5 baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma.
Edonola ere, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko 688 62 53 66 telefonora deitzeko aukera dago.
Funtzio nagusiak
-
Gogoeta estrategikorako metodologia eta dinamiken sorkuntza eta aplikazioan laguntzea.
-
Plangintza operatiboen helburuak finkatu, gauzatu eta jarraipen egitea.
-
Koordinazio markoen prestakuntza eta dinamizazioa.
-
Langile taldearen kudeaketa.
-
Bideragarritasun ekonomiko planaren jarraipena egitea eta horri lortutako erabakitze prozesua gidatzea.
-
Kooperatibako zerbitzu eta produktuen kudeaketa.
-
*Oharra: Egungo kudeaketa lantaldearen arteko osagarritasuna bilatuko da funtzioen banaketa langileen gaitasun adierazgarrienen arabera egiteko.
Baloratuko da
-
Enpresa eta proiektu kudeaketaren esparruko goi-mailako ikasketak.
-
Pertsona dinamikoa, autonomoa eta ikasteko jarrera.
-
Kontabilitate eta arlo fiskal zein laboralaren gaineko ezagutza.
-
Proiektuarekiko atxikimendua.
-
Aiaraldea eskualdea, eragileak eta entitateak ezagutzea.
-
Herri ekimenez sortutako erakunde edo egitasmoetan esperientzia
Eskaintzen da
-
Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea
-
Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera
-
Bi hilabeteko probaldia, kontratu mugagaberako asmoarekin
-
Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera
-
40 orduko lanaldia (jardun osoa)
-
Hilabeteko soldata: 1.740€ gordin (14 pagetan)*
-
Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da
-
Ordutegi malgua, lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera
-
*Oharra: Adierazitako lansaria uztailetik aurrera ezarriko da (gainerako langileen soldataten eguneraketarekin batera) eta jardun osoko lanaldikoa da.