Pertsonak arloko teknikaria

Deskribapena

Arloa: Zuzendaritza / Gerentzia / Giza Baliabideak

Eskaintzaren deskribapena:

Elhuyarrek teknikari bat behar du Pertsonak arlorako, esperientzia duena lan-arloan, eta ezagutza eta interesa duena pertsonen kudeaketan.

Funtzio nagusiak:

  • Lan-arloaren gidaritzan jardungo du; beraz, lan-legediarekin lotutako gaiak kudeatuko ditu.
  • Pertsonen alderdi ekonomikoaren jarraipena egingo du (nominak, Gizarte Segurantza…).
  • Lantaldearen inguruko datuak ustiatu eta aztertuko ditu (adierazleak).
  • Taldeko trebakuntzaren kudeaketaz arduratuko da.
  • Lan-arriskuen kudeaketaz arduratuko da.

Zer eskaintzen da:

  • Diziplina ugariko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
  • Lanaldi osoa eta ordezkapen-kontratua (gutxienez urtebetekoa).
  • Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera.
  • Erakundean ibilbide profesionala egiteko aukera.
  • Etengabeko garapen profesionala.

 

Baldintzak

Zer eskatzen da:

  • Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradua, ADE edo baliokidea izatea.
  • Lan-arloko gaietan esperientzia izatea (lan-hitzarmenak, kontratazioak, GS, nominak…)
  • Antzeko lanposturen batean esperientzia izatea.
  • Euskara-maila: C1 edo EGA.
  • Pertsona irekia izatea, ekintzailea, komunikatzaile ona, taldean lan egiten dakiena eta laguntzeko prestasuna duena.

Baloratuko da:

  • Pertsonen kudeaketan ezagutza izatea; batez ere, pertsonen garapen profesionalean.
  • Lan-arriskuen prebentzioaren inguruko oinarrizko ikasketak izatea.
  • SAGE programa ezagutzea.
  • Datuen ustiaketarako Excel, PowerBI edo bestelako aplikazioak ezagutzea.
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea.

 

Laburpena

Lekua: Usurbil Gipuzkoa

Enpresa: ELHUYAR_

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus. Gaian, jarri Pertsonak teknikaria.

 

ELHUYAR_

Data: 2023-Aza-10
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Usurbil

Eskaintza noizarte:
2023-Aza-24

Enpresaren izena: ELHUYAR_

Ez dago hautagairik