Arloa: Zuzendaritza / Gerentzia / Giza Baliabideak
Eskaintzaren deskribapena:
Bai Euskarari Elkarteak zuzendaria behar du.
Lanpostuaren eginkizunak:
-
Elkartea eta lantaldea kudeatzea. Proiektuak zuzentzea, jarraipena egitea eta ebaluatzea.
-
Ikuspegia eta helburu estrategikoak definitzea eta garatzea.
-
Lankidetza hitzarmenak eta bestelako harremanak aztertzea eta bideratzea, administrazioarekin, enpresekin, euskalgintzarekin edo-eta bestelako erakundeekin.
-
Antolaketa eta funtzionamendu proposamenak egitea eta inplementatzea.
-
Alor ekonomikoa eta administratiboa zuzentzea. Finantzazio iturriak bermatzen laguntzea.
Lan baldintzak:
-
Lan kontratua, jardun osoan.
-
Lantokia: Andoain edo-eta Gasteiz. Telelanean aritzeko aukera.
-
Kontratuak 6 hilabeteko probaldia izango du.
-
Lanean hastea berehalakoa izango da.
Ezagutzen duzu Bai Euskarari Elkartea?
Bai Euskarari Elkartearen xedea honakoa da: ”Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea”. Bai Euskarari Elkartean espazio berriak esploratzea gustatzen zaigu, euskararentzat bide berriak irekitzen dituela sinesten dugulako. Konexioak bultzatzen ditugu eragileen artean, enpresa eta profesionalen interesekoak diren gaiak euskaraz eskainiz. Euskaraz eroso aritzeko espazio, proiektu eta tresnak eskaintzen ditugu lan mundua osatzen duten aktore guztiei zuzenduta. Hori dena guretzat garrantzi handikoak diren balioak aintzat hartuta: gertutasuna, elkarlana, ausardia eta eraginkortasuna.
Info +: www.baieuskarari.eus