Bai Euskarari Elkarteak bere proiektuak garatzeko pertsona bat behar du

Deskribapena

Arloa: Aholkularitzak / Gestoriak / Azterketak

Eskaintzaren deskribapena:

Bai Euskarari Ziurtagiriaren sustapen lanean arituko da. Era berean, Elkartearen gainerako proiektuetan ere parte hartuko du.

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Lana antolatzeko gaitasuna, izaera planifikatua eta dinamikoa.
  • Komunikazio gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak eta antzekoak.
  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Talde lanetan aritzeko gaitasuna.
  • Antzeko lanetan aritu izana.
  • Gida baimena eta autoa behar dira.

Baldintzak

Lan baldintzak:

  • Egun osoko lanpostua, urtebeterako, luzatzeko aukerarekin.
  • Lantokia: Andoain.
  • Lanean hastea berehalakoa izango da.

Laburpena

Lekua: Andoain Gipuzkoa

Enpresa: Bai Euskarari Elkartea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa prozesua Lansarean lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak Lansarean lan-atarira bertara igo beharko dira, 2019ko urriaren 6aren aurretik.

Probetara aurkezteko aukeratutakoekin bakarrik jarriko gara harremanetan. Lan-poltsa osatuko da.

 

Bai Euskarari Elkartea

Data: 2019-Ira-24
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Andoain

Eskaintza noizarte:
2019-Urr-06

Enpresaren izena: Bai Euskarari Elkartea

43 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa