Komunikazio arloko proiektuen koordinatzailea

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak (aurrerantzean EHI) Komunikazio arloko proiektuen koordinatzailea kontratatu nahi du.

EHIk Euskal Herriko Ikastolak biltzen ditu eta Ikastolen zerbitzura egiten du lan. Ikastolen mugimenduaren proiekzio, diskurtso eta lanketa publikoaz ere arduratzen da, mugimendua osatzen duten 115 Ikastolekin elkarlan estuan.

Eginkizunak

  • Euskal Herriko Ikastolen komunikazio arloko proiektuak koordinatzea.
  • Ikastolen mugimenduaren agenda publikoa eta diskurtsoa koordinatzea.
  • EHIko komunikazio taldea koordinatzea, produktuen koordinatzailearekin elkarlanean.
  • Euskal Herriko Ikastolei bidelaguntza estrategikoa eskaintzea komunikazioaren arloan.  

Baldintzak

Eskakizunak

  • Komunikazioarekin zerikusia duten goi-mailako ikasketak amaituta izatea (Ikus-entzunezko komunikazioa, Komunikazioa, Kazetaritza…)
  • Ahozko eta idatzizko gaitasun-maila altua izatea euskaraz (C1 gutxienez)

Kontuan hartuko dira

  • Komunikazioaren esparruan eta zehatzago komunikazio estrategikoan izandako esperientzia.
  • Erakunde edo mugimendu baten proiekzio publikoaren koordinazioan izandako esperientzia.
  • Gaztelera eta frantsesa menderatzea.
  • Euskalgintzan eta herrigintzan eskarmentua izatea.
  • Ikastolen mugimendua ezagutzea eta bere balioekin bat egitea.
  • alde-dinamizaziorako eta gizarte-harremanetarako trebetasuna izatea. 

Laburpena

Enpresa: Euskal Herriko Ikastolak

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak aurkezteko azken eguna: Uztailak 19

Helbidea: ehi@ikastolak.eus

Erreferentzia: Komunikazioa

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Curriculumak aurkezteko azken eguna: Uztailak 19

Helbidea: ehi@ikastolak.eus

Erreferentzia: Komunikazioa

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.