Peoi balioanitzen lan-poltsa handiagotzeko hautaketa prozedura

Deskribapena

Arloa: Administrazio Publikoak / Lan eskaintza Publikoak / Obragintza Publikoa

Eskaintzaren deskribapena:

Peoi balioanitzen aukeratze prozesua da Garbitania Zero Zabor S.M.ri sortu dakiokeen behin-behineko, aldi baterako beharrak asetzeko egun indarrean dagoen lan-poltsa handiagotuko delarik eta hala badagokio, lan postuak horrela eskatuko balu, behin-betiko kontratazioak egitea posible izango da.

Baldintzak

a) 16 urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaez erretiroa hartzera behartzen duen adina bete gabe izatea.
b) Eskola-ziurtagiri edo parekoa den titulazio maila izatea.
c) Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
Parte hartu ahal izango du, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere kontura edo emantzipatuta bizi direnak.
Era berean, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe dauden atzerritarrek. Hauek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela frogatu beharko dute, aipatutako kontratua egin baino lehen. 
d) Lanpostuen eginkizunak normaltasunez betetzea galaraziko dion gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea.
e) Bateraezintasunik edo ezgaitasun legalik ez izatea, Herri Administrazioaren Zerbitzuan dagoen pertsonalaren bateraezintasuna arautzen duen abenduaren 26ko 53/1984 Legean xedatutakoaren arabera. Dena den, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezina burutzen ari direnek aukeratzeko eskubidea erabili ahal izango dute, aipatutako legearekin bat etorriz.
f) Diziplina espediente bidez estatuko, autonomi erkidegoetako edo toki-erakundeetako zerbitzurik kanporatu ez izana; eta funtzio publikoak betetzeko ezgaitua ez izatea.
h) 1. hizkuntza eskakizunari dagokion ahozko euskara maila, derrigorrezkoa.
i) B gida baimena edo baliokide baten jabe izatea eta gidatzeko gaitasuna izatea.
j) Hala badagokio, %33 edo gehiagoko desgaitasuna aitortzen dion ziurtagiria.
 

Laburpena

Lekua: Gipuzkoa

Enpresa: Garbitania Zero Zabor S.M.

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Prozedura arautzen duten oinarriak eta lotutako dokumentuak Garbitaniako webgunean argitaratu dira.