Arloa: Administrazio Publikoak / Lan eskaintza Publikoak / Obragintza Publikoa
Eskaintzaren deskribapena:
Saileko arduradunaren ardurapean, hizkuntza politika definitzeko eta obratzeko lan egitea euskararen erabilpena garatzean, eta bereziki:
-
Gazteentzako euskarazko egonaldi eta kirol jarduera eskaintzak garatzeko lan egitea
-
Uda Leku eragilea laguntzea bere aktibitatearen eta bere aisaldi eskaeraren eskaintzan egituraketan
-
Euskararen presentzia eta erabilpena bizi sozialeko eragileekin (saltegi, enpresa, eragile nagusi…) garatzeko lan egitea
-
Saileko beste lanen obretan parte hartzea (Euskaraldia, Euskaraz Lan Egin,...) beharren arabera
-
Politiken definitze lanak aitzina eramatea
-
Politiken eta dispositiboen obratze lanetan parte-hartzea
-
Ekintza programen definitze lanetan, obratu politiken bilan eta ebaluazioan parte hartzea
-
Behar diren diagnostikoak egitea
-
Jorratzekoak diren alorretan dauden zuzenbide komuneko baliabideak aztertzea eta horien ustiatzeko lan egitea
-
Bulegoarentzat, Biltzar Nagusiarentzat, partaideentzat, Aholku Batzordearentzat, komunikazio ekintza eta abarrentzat beharrezkoak diren dokumentuak ekoiztea
-
Behar diren egokipenak proposatzea
-
Eragile ezberdinak laguntzea, partaideekiko harremana jarraitzea eta biziaraztea
-
Aholku Batzordeko lan taldeen ikerketak jarraitzea eta kudeatzea
Postu-fitxa hau alda daiteke zerbitzuaren beharren arabera
-
12 hilabeteko lan kontratu mugatua, denbora osoz, mugagabea bilaka daitekeena
-
Estatutu publikoa